covid-19a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jagoba Arrasatek positibo eman du eta ez da Osasuna-Athletic partidan izango

Iñigo Perez, Chimy Avila, Manu Sanchez eta Barbero jokalariak jokatzeko prest daude.
Jagoba Arrasate
Jagoba Arrasate

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak positibo eman du gaur goizean, Ligan Athleticen aurkako partida jokatu aurretik covid-19a detektatzeko egindako proban. Entrenatzaileak ez du inolako sintomarik, baina, positibo eman ostean, berrogeialdia hasi du etxean.

Bestalde, Iñigo Perez, Chimy Avila, Manu Sanchez eta Barbero jokalariek alta jaso dute, osasun protokoloa bete eta beharrezko probak gainditu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X