Osasunak berdindu egin du Reusen aurka
Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Reusen aurka eta puntu bat besterik ez du eskuratu Kataluniako taldearen kontra. Abagune argi bakarra Carbiak izan du Reusentzat, baina ez du asmatu.
Reus eta Osasuna Bigarren Mailako talde sendoenetarikoak dira defentsan eta horixe erakutsi dute larunbat honetako partidan.
Tanto catalanes como vascos son de los equipos más sólidos en defensa, situación que quedó demostrada por las pocas concesiones que hicieron ambas retaguardias.
Fitxa teknikoa:
0. Reus: Edgar Badia; Miramon, Pichu Atienza, Olmo, Alex Menendez; Juan Dominguez, Tito, Ledes; Ricardo Vaz (Camara, min.83), Máyor (Lekic, min.78) eta Fran Carbia (Querol, min.70).
0. Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Oier, Aridane, Clerc; Lucas Torro, Fran Mérida; Roberto Torres (De las Cuevas, min.85), Xisco, Mateo García (Sebas Coris, min.71); eta Quique.
Epailea: Valentin Pizarro Gomez.
Pizarro Gomez.Zure interesekoa izan daiteke
Ander Cantero: “Osasunak Ramisekin denboraldi polita egingo du”
Burgoseko atezainak, Osasunako harrobian ibilitakoak, entrenatzaile berria talde gorritxora iritsi izana baloratu du, azken bi denboraldietan Plantion bere aginduetara jokatu ondoren.
Roberto Perez izango da Osasunako emakumezkoen taldeko entrenatzailea
Mirandako entrenatzaileak bere gain hartu du datorren denboraldirako lehen taldearen zuzendaritza, aurretik Alavesen egon ondoren.
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunaren kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.
Ramis: “Oso eskertuta nago klub handi hau entrenatzeko aukeragatik. Arrasate erreferente izan da"
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriak argi utzi du bere aurkezpenean talde "ezaguna, egonkorra eta jokoaren fase guztiei garrantzia emango diena" nahi duela.
ZUZENEAN: Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena (18:00etan)
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.
Osasunak jaitsierari aurre egiteko Howden enpresarekin kontratatutako aseguruak polemika piztu du
Talde gorritxoak azpimarratu duenez, horrelako mekanismoak ohikoak dira kirol profesionalean eta, bereziki, futbolean. Talde nafarrak azaldu duenez, 1,2 milioiko estaldura kontratatu zuten, kategoria galduz gero 6 milioiko ordaina bermatzeko.
Josu Dominguezek Osasunaren emakumezkoen taldearen entrenatzaile izateari utziko dio
Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.
Raul Garcia de Harok 2031ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Talde gorritxoak eta aurrelariak aurretik hitzartutakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute euren arteko lotura, eta klausula berria 40 milioikoa izango da.
Mai Garde Osasunako kirol zuzendariak dimisioa eman du
Iruindarrak hiru denboraldi eman ditu karguan. Bestalde, Osasuna Fundazioak iragarri du datorren denboraldian pixkanaka murriztu egingo duela emakumezkoen sekziora bideratutako diru kopurua.