Gorritxoek puntu bat lortu dute Romaredan
Osasunak puntu bat eskuratu du Romaredan, Zaragozaren aurka bana eginda. Berdinketaren gola De las Cuevasena izan da.
Etxekoen jokaldirik onenak hegaletatik iritsi dira, eta atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan markagailua estreinatu du Pedro Sanchezek. Zaragozako jokalariak Jose Fernandezen erdiraketa baliatu du 1-0ekoa egiteko.
Osasunak lanean jarraitu du, eta luzapenean saria eskuratu dute gorritxoek. Kodro eta De las Cuevasen arteko jokaldia ona izan da, eta Alacanteko jokalariak sarea zulatu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Zaragoza: Whalley; Fernandez, Vallejo (Cabrera, 60'), Mario, Rico; Ruiz de Galarreta (Diogo, 86'), Dorca; Javi Alamo, Bastón, Pedro; eta Muñoz (Adan, 66').
1 - Osasuna: Riesgo; Echaide, David Garcia, Miguel Flaño, Javier Flaño; Loe, Merino (Onwu, 78'); De las Cuevas, Roberto Torres (Mabwati, 63'), Sisi; eta Nino (Kodro, 87').
Golak:
1-0. 40', Pedro;
1-1. 93', De las Cuevas..
Zure interesekoa izan daiteke
Aimar Oroz: "Asko sufritu dugu, baina azkenean irabazi egin dugu, eta hori da garrantzitsuena"
Aimar Oroz pozarren agertu da Osasunak Oviedo 3-2 menderatu eta gero. Edonola ere, jokalari nafarrak adierazi talde gorritxoa ez dela eroso egon eta asko kostatako garaipena izan dela, markagailuan atzetik joan baitira.
Osasunak bi aldiz irauli du markagailua Oviedori irabazteko (3-2)
Bi aldiz berdindu behar izan dute markagailua gorritxoek, Budimirren bi golekin, eta Victor Muñozek garaipenaren gola sartu du luzapenean.
Alessio Lisci: "Lehengo eguneko partidak ez du arrastorik utzi behar"
Osasunako entrenatzaileak larunbatean, EA Sports Ligako 20. jardunaldian, Oviedoren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du.
Braulio Vazquez, Osasunako kirol zuzendaria: "Plantilla berriztatu beharko genuke; printzipioz ez dago irteerarik"
Braulio Vazquezek agerraldia egin du prentsaurrekoan, eta talde gorritxoak etorkizunerako dituen asmoen berri eman du. Izenik eman ez duen arren, argi utzi du asmoa egungo plantilla hobetzea dela.
Jorge Herrando, Osasunarekin kontratua berritu duela iragarri ostean: "Jokatzeko eta nire lana erakusteko gogotsu nago"
Osasunarekin 2030era arte kontratua berritu duela iragarri ostean, Jorge Herrandok prentsaurrekoa eman du talde gorritxoan izango duen etorkizunaz hitz egiteko.
Herrandok 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin, 20 milioiko etete-klausularekin
24 urterekin, nafarrak 65 partida ofizial jokatu ditu lehen talde gorritxoarekin. Kontratua 2027an amaitzen zitzaion.
Lisci, kanporaketari buruz: "1-2koaren aurretik epaileak ikusi ez duen faltak emaitza baldintzatu du"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako partida aztertu du, eta epailearen akats batek kanporaketa baldintzatu duela azpimarratu du.
Alessio Lisci, Realaren aurkako partidaren aurrean: "Lehiatzera joateko oso gogotsu gaude"
Alessio Lisci Osasunaren entrenatzaileak bihar Errege Kopan Realaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du.
Lisci: "Partida hau ehun aldiz jokatuz gero behin galduko genuke"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 19. jardunaldian Gironaren aurka jasotako porrotaz (1-0) hitz egin du.
Osasunak norabiderik gabe jarraitzen du etxetik kanpo (1-0)
Varaten golak garaipena eman dio Gironari, eta gorritxoek irabazi gabe jarraitzen dute bisitari moduan.