Zozketa saihesteko, estatutuak aldatzearen alde agertu da Artxanko
Miguel Artxankok, Osasunako presidente bezala gaur dimisioa aurkeztu ostean, ostiraleko ohiz kanpoko batzarrak estatutuak aldatu ditzakeela uste du, kudeaketa batzordea zozketa bidez aukeratzea saihesteko.
Bazkideei zuzendutako eta hedabideei helarazitako gutun batean, Artxankok adierazi du batzordeak, "klubaren gobernu organoa bezala", "behin ekitaldia hasita", "estatutuen aldaketa" adostu ahal duela, "bertaratutako guztien adostasunarekin" eta "aurretiko gai" bat bezala.
Batzarrak "testua idatzi eta onartu" ahal duela gehitu du eta, zentzu horretan, bertaratutako bazkide konpromisarioek bozkatu beharko luketela, "boza eskuordetzea solik jakinarazitako gai-zerrendarako dela" ulertuta. Gai-zerrendan "klubaren presidentetzarako eta zuzendaritzarako hauteskundeak deitzeko baimena" soilik agertzen da.
Batzordearen "bezperetan", "Osasunako kudeaketa batzordea, aurreko zuzendaritza eta berriaren arteko tarteko organo bezala, bazkide guztien arteko zozketa bidez aukeratzera behartzen duen dekretu foral bat ezagutzera eman" zela gogorarazi du Artxankok.
"Alarma garrantzitsua da, eta konponbide bat bilatu" zela adierazi du Artxankok. Allik, Nafarroako Gobernuaren Gizarte Politiken kontseilariak, "legea bete behar zela" esan zuela gogorarazi du presidente ohiak.
Artxankoren arabera, Allik dekretua eta disposizioa ondo ikusten ez zituela eta, batzarrera deitu zituen Angel Vizcay kudeatzailea eta Diego Maquirriain Osasuna Fundazioaren zuzendaria, eta ez bera presidente gisa. Klubeko presidente ohiaren arabera, batzarraren gai-zerrenda aldatzea proposatu zien Allik, "aurretiko estatutuen aldaketa bat sar dadin, kudeaketa batzordea bazkide guztien arteko zozketa bidez aukeratzea saihesteko".
"Ez dakit zer eduki eman behar zaion estatutuak aldatzeko testuari, edo nori dagokion idaztea. Ez dut ustezko maniobra interesatuei buruzko eztabaida batean sartu nahi. Beraz, ez dut gai-zerrenda aldatuko", esan du Artxankok.
Azkenik, dimisioa eman duela iragarri du, behin bideragarritasun plana Nafarroako Ogasunari bidalita, eta agur esan du, "klub hau presiditzea ohorea izan dela" esanez eta agintaldian zehar alboan izan dituenen laguntza eskertuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)
Sergio Herrera harresi bilakatu da Osasunari puntu bat emateko Elxen aurka (0-0)
Elxek hainbat aukera izan ditu gola sartu eta aurretik jartzeko, baina atezain gorritxoak partida bikaina burutu du aukera bakoitza zapuzteko.
Alessio Lisci: "Ondo gaude eta edozertarako gai garela uste dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan gorritxoek Elxen aurka jokatuko duten partida aztertzeko.
Lisci: "Pozik gaude, baina berdinketa emaitzarik justuena zela uste dut"
Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (1-2) hitz egin du Balaidosen jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldian.
Osasunak hiru puntu eskuratu ditu Balaidosen euripean (1-2)
Euri zaparradek markatutako partidan, Budimirrek aurreratu ditu gorritxoak, baina Borja Iglesiasek berdinketa jarri du penaltiz. Raul Garcia de Harok sartu du garaipenaren gola.
Alessio Lisci: "Konfiantza handiz joan behar dugu"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Celtaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko.
Osasunak Sheraldo Beckerrek Mainz 05era joateko lagapena itxi du, derrigorrez erosteko aukerarekin
Futbolariak Bundesligan jarraituko du denboraldi honetan, bi kluben artean itxita geratu den operazio baten ostean.