Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enrique Martin Monreal: 'Ez nago erabakiarekin desengainatuta'

Osasuna teknikariaren kontratua ixtekotan zen gaur, baina hori baino lehen bazkide konpromisarioen konfiantza mozioa nahi du Archanco presidenteak.
Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE

Osasuna gaur zen Enrique Martin Monreal entrenatzailearen kontratua ixtekotan, baina goizean, Taxoaren egin duten batzarrean, entrenatzaileak eta Miguel Archanco presidenteak, akordioa atzeratzea erabaki dute.

Osasunako presidenteak bazkide konpromisarioen konfiantza mozioa nahi du, Martin Monrealen izendapena jakitera eman aurretik.

"Ez nago erabakiarekin desengainatuta. Osasunarentzat onena nahi dugu", adierazi du, eta erabakia "adostuta" dela.

"Ez zaio buelta gehiago eman behar. Nik, behintzat, hori pentsatzen dut. Taldea entrenatu dut dagoeneko, oso lasai nago eta lanean jarraituko dut une aproposena heldu arte", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X