Eibarrek zazpigarren porrota jaso du jarraian, Espanyolen aurka, Bartzelonan (2-0)
Dinamika txarra izan arren, talde armaginak 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhamak mugatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Espanyolen jokalariak, goletako bat ospatzen. Irudia: RCD Espanyol Femeni
Eibarrek porrota jaso du berriro (2-0) astelehen honetan, Dani Jarque Kirol Hirian, bost partida irabazi gabe zeramatzan Espanyolen aurka, F Moeve Ligako 22. jardunaldiaren itxieran. Horrela, talde armaginak zazpigarren porrota jarraian jaso du, eta 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhama El Pozok markatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Sailkapeneko behealdean dauden bi talderen arteko lehia zuzenean, biak ala biak emaitza eta konfiantza dinamika txarrean murgilduta, Kataluniako taldeak lehen gola sartu du atsedenaldiaren atarian. Ona Baradadek Naima Garciaren pase bikaina baliatu du armaginen defentsaren bizkarrean, Eunate Astralagari iskin egin dio eta baloia sareetara bidali du (1-0, 41. minutuan).
Bigarren zatian, Sara Monfortek zuzentzen duen taldeak aldea handitu du. Eskuin hegaletik jokaldi ona egin ondoren, Daniela Caracasek erdiraketa bat jarri du area ertzean, eta Lucia Vallejok baloia ondo kontrolatu eta jaurtiketa ezker zutoinaren aldamenean jarri du (2-0, 64. minutuan).
Markagailuko abantailarekin, Espanyolek partidaren azken txanpa kudeatzen jakin du eta hamaikagarren postura, 24 punturekin, igotzea ahalbidetzen dioten hiru puntu ziurtatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.