LaLiga Hypermotion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek etxeko bolada eten du, Burgosen aurka golik gabe berdinduta (0-0)

Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina ezin izan dute Burgosen atea zulatu.

Adu_Ares_Eibar
Adu Resek gola sartzeko abagune argia izan du. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek Ipuruan azken jardunaldietan izan duen bolada ona eten du Burgosen aurka golik gabe berdinduta. Emaitza honekin, bi taldeek sailkapeneko erdiko aldean jarraitzen dute.

Lehen minutuetan bi taldeek ezer gutxi egin dute erasoan, bainba gauzak aldatu egin dira 20. minututik aurrera. Martonek baloia buruarekin errematatu du armaginen lehen abisua emateko. 43. minutuan, beste abagune bat izan du Martonek, oso argia, eta Canterok erantzun bikaina eman dio.

Bigarren zatian, Iñigo Cordobak partida Burgosen alde jartzeko abagunea izan du, area barrutik egindako jaurtiketa baten bidez.

Aresen aukera bikaina

Minutu batzuk geroago, Adu Aresek neurketa osoko aukerarik argiena izan du, arearen ezkerraldetik egindako jaurtiketa batekin, baina Canterok gola ekidin du.

Arbillak ere aukera izan du azken minutuetan, baina gola ez da iritsi. Partida berdinketarekin amaitu da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X