Eibarrek partida serio eta eraginkorra egin du Pontevedran, Kopan sailkapena lortzeko (0-3)
Javi Martonek, Corpasek eta Magunazelaiak egin dituzte Beñat San Joseren taldearen golak. Galiziako futbol-zelaiaren baldintzetara egokitzen jakin dute armaginek.
Jokalari armaginak Javi Martonen gola ospatzen. Irudia: SD Eibar
Eibarrek partida serioa egin du Pontevedran eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du. Talde armagina Galiziako futbol-zelai astunera egokitu da, eta etxeko taldearen intentsitatea berdindu du.
Lehen zati orekatu batean, Javi Martonek berdinketa desegin du 30. minutuan, talde armaginak aurkarien zelaian baloia lapurtu ostean.
Atsedenaldiaren ostean, bigarren zatiaren hasieran Luis Lopezek geldiketa bikaina egin behar izan du Pontevedrako taldearen jaurtiketa batean. Eibar taldeko atezainak kornerrera bidali du baloia. 53. minutuan, atezain armaginak areaz kanpotik egindako beste jaurtiketa bat urrundu behar izan du.
Bi susto txiki horien ondotik, Eibarrek bigarren kolpea eman du. Beñat San Joseren taldeak beste baloi bat ostu du aurkarien zelaian, eta kontraeraso arriskutsu eta azkarra abiatu du. Minutu batzuk lehenago zelairatu den Corpasek jokaldia amaitu eta baloia sareetara bidali du (65. min).
Armaginen bigarren golaren ostean, Eibarrek beste hiru erremate izan ditu ia jarraian Pontevedraren arean, baina ez dute aterik aurkitu. Ondoren, Galiziako taldea erreakzionatzen saiatu da, markagailuan hurbiltzeko asmoz, baina ez du asmatu azken metroetan.
Asmatu duena Magunazelaia izan da, hirugarren gola egin baitu area kanpotik egindako jaurtiketarekin (78. min), norgehiagoka erabakita utziz.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.
Juan Bernat Eibarreko jokalaria, orkatilako bihurdura batekin lesionatuta
Bernatek asteleheneko entrenamenduan jasan zuen bihurdura hau, eskuineko orkatilan.
Jon Guruzetak beste denboraldi batez luzatu du kontratua Eibarrekin
Luzapena dokumentu honetan jasotako klausuletako bat bete delako eman da.
Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin
Aurrelaria bigarren aldia ari da betetzen Eibarren; 2021ean, Atletico Madrilek utzita ailegatu zen Ipuruara, eta 2024-2025 denboraldian itzuli zen talde armaginera.
Eibarrek seigarren partida irabazi du jarraian, Ipuruan, eta Garitano kolokan utzi du (3-1)
Corpas, Marton eta Adu Aresen golek garaipena eman diete armaginei Cadizen aurka. Gauzak horrela, gora begira jarraitzen dute.
Iñaki Goikoetxea, Eibarren entrenatzailea: "Momentu txarrean gaude, kosta egiten ari zaigu"
F Ligak etenaldia egingo du martxoaren erdialdera arte. Taldeek atseden hartzeaz gainera, dauzkaten indarguneak gogortu eta ahulguneak hobetzeko aprobetxatuko dituzte hurrengo egunak. Eibarren kasua da, Iñaki Goikoetxearen taldeak urrun antzean dauka jaitsiera, baina emaitza txarreko boladan dabil aspaldian.
Eibarrek porrota jaso du Deportivoren aurka eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du
Talde armaginak gol bakarragatik galdu du Riazorren, eta bere zelaitik urrun oraindik partidarik irabazi ez duen bigarren mailako talde bakarra da.
Xeber Alkainek Eibar utzi du eta FK Karpaty Lviv talde ukrainarrarekin sinatu du
Futbolari gipuzkoarrak denboraldi eta erdi baino gehiagoz jokatu du Eibarren; 2024ko udan iritsi zen talde armaginera, Alavesetik, eta Eibarreko taldearekin 48 partida ofizial jokatu ditu.
Arene Altonaga: "Urteko azkeneko derbia da, eta motibazio handiarekin eta irabazteko gogoekin gaude"
F Moeve Ligako 21. jardunaldian, Eibarren eta Athleticen arteko derbia igande honetan jokatuko da, 12:00etan. EITBk ETB2n eta kirolakeitb.com bidez emango du partidaren berri. Eibar jaitsierarekiko daukan puntu tartea babesten saiatuko da.
Juan Bernat, SD Eibarreko jokalari berria: "Futbolaria naizela sentitu nahi dut berriro, eta Eibarrek aukera hori eman dit"
SD Eibarrek Juan Bernat aurkeztu du, eta pubalgiarako bigarren ebakuntza egin ostean libre ailegatu da. Atzelari valentziarrak zelaietara itzultzeko gogoa azpimarratu du, nahiz eta oraindik "aste eta erdi" behar duen.