Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)
Eibarrek 4-0 galdu du Racingen aurka igande honetan Santanderren jokatu duen Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida.
Ordu erdi iraun dute armaginek, nagusi izan den etxeko talde baten gol zaparrada jasan aurretik.
Markagailua Iñigo Vicentek ireki du urrutitik egindako jaurtiketa batekin (1-0).
Bigarren gola Villalibrek egin du, bigarren zutoinera egindako burukada ikusgarri batekin, korner bat errematatu ostean (2-0).
Bigarren zatian, hirugarren gola aurrekoa bezala iritsi da. Castrok kornerra errematatu du bigarren zutoinera, aldea are gehiago handitzeko (3-0).
Partida erabakita zegoela, Sangallik 4-0ekoa sartu du, falta bat azkar ateraz eta armaginen defentsa ustekabean harrapatuz.
Horrela, Eibarrek jaitsiera postuetan jarraitzen du.