Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)
Eibarrek 1-1 berdindu du Sportingen aurka, igande honetan, Molinonen jokatu duen Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida. Armaginek puntu baliotsua lortu dute Molinonen, minutu askotan nagusi izan den partidan, baina ordu laurden falta zenean, aurkariak berdindu egin du markagailua.
Bi taldeak zelaian kokatzen hasi direnean, Beñat San Joseren mutilek ezustean harrapatu du etxeko taldea, ezker hegaletik egindako eraso bertikal batean, eta Corpasek sare barrura bidali du baloia (0-1).
Partidaren azken txanpan, armaginen defentsak baloiarekin egindako akats bati esker, Dubasinek aurrea hartu dio Jairi, area barruan bertan, eta epaileak penaltia adierazi du. Dubasinek egin du berdinketaren gola (1-1).