Eibarrek bere lehendabiziko puntua lortu du Malagan (1-1)
Eibarrek 1-1 bukatu du Malagaren etxean jokatu duen Hypermotion Ligako lehen jardunaldiko partida. Armaginak Javier Martonek sartutako golari esker aurreratu dira markagailuan, baina baloia atzetik ateratzerakoan huts egin dute gero, eta Malagak akats hori baliatu du markagailua berdintzeko.
Eibar hainbat bajarekin heldu da La Rosaleda estadiora, baina, hala ere, ohiko maila eman du, eta defentsa lanetan sendo aritu da. Lehen zatian, etxeko taldea izan da nagusi, baina azken metroetan ez dira fin ibili. Gainera, Jonmi Magunagoitiak pare bat geldiketa erabakigarri egin ditu atsedenaldia heldu baino lehen.
Bigarren zatian, hasierako estrategiari eutsi diote armaginek: atzean irmo egotea eta gola egiteko aukera txikiena ondo baliatzea. Abagunea 52. minutuan iritsi da, korner batean. Aleix Garridok erdiratu du eta Javier Martonek bidali du baloia sarera, errematea area txikitik eginda.
Gol horrek min handia egin dio Malagari, ordura arte partida kontrolpean izan duelako, eta asko kostatu zaio jokoan berriro sartzea. Alabaina, Peru Nolaskoainek huts egin du baloia atzetik ateratzerakoan, eta akats hori ondo aprobetxatu du Adrian Niñok area kanpotik jaurtiketa eginez Magunagoitia gainditzeko eta, ondorioz, markagailuan 1-1ekoa jartzeko.
25 minutu gelditzen ziren aurretik, eta Malaga saiatu da emaitza iraultzen. Eibarrek, berriz, Andaluziako taldeak atzealdean utzitako espazioak erabili ditu, kontraerasoan bigarrena sartzen ahalegintzeko. Batak ez besteak ez dute helburua lortu, eta neurketa 1-1 bukatu da azkenean.
FITXA TEKNIKOA
1 - Malaga: Alfonso Herrero; Puga (Murillo, 46. min), Alex Pastor, Montero, Víctor García (Dani Sánchez, 82. min); Larrubia, Izan Merino, Luismi Sánchez (Dani Lorenzo, 21. min), Lobete (Chupete, 56. min); Dotor (Joaquín, 56. min) eta Adrian Niño (Rafa Rodriguez, 90. min).
1 - Eibar: Magunagoitia; Cubero, Marco Moreno, Arbilla (Arambarri, 90. min), Buta (Arrillaga, 84. min); Corpas (Alvaro Rodríguez, 84. min), Nolaskoain, Aleix Garrido (Sergio Álvarez, 75. min), Magunazelaia; Guruzeta (Alkain, 84. min) eta Marton (Javi Martinez, 75. min).
Golak: 0-1, 52. min: Marton. 1-1, 64. min: Adrian Niño.
Epailea: Saul Ais Reig. Txartel horia atera die Malagako Pastorri eta Joaquini, eta Eibarko Corpasi eta Cuberori.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.