Eibarren atzerapausoa Burgosen (1-0)
Eibarrek 1-0 galdu du gaur Burgosen aurka El Plantio estadioan jokatu duen partida, eta, ondorioz, EA Sports Ligara igotzeko lehian sartzeko aukera galdu du. Armaginek irudi kaxkarra eman dute, eta ez dute ahalmenik izan bi hilabete garaipenik lortu gabe zeramatzan Burgos menderatzeko.
Eibarrek ez du joko ona egin lehen zatian. Burgosena izan da baloiaren jabetza, eta haren mendean aritu da Joseba Etxeberriaren taldea.
Armaginek bi jaurtiketa baino ez dituzte egin atera; etxeko taldeak, berriz, lau gol aukera garbi izan ditu. Horietako bat atsedenaldia heldu baino lehen izan da, baina Magunagoitiak geldiketa bikaina egin du, 1-0ekoa ekiditeko.
Aldageletatik bueltan, ez da aldaketa nabarmenik izan, 67. minutura arte. Une horretan sartu du gola Burgosek, Eibarrek defentsan huts larria egin ondoren. Chemak pase txarra eman dio Magunagoitiari, baloia Alex Sancrisek berreskuratu du, eta honen asistentzia Currok aprobetxatu du bere taldea markagailuan aurretik jartzeko.
Lehena sartuta, bigarrenaren bila joan dira etxekoak, baina Magunagoitiak aukera guztiak zapaztu ditu; bera izan da Eibar taldeko onena. Joseba Etxeberriaren mutilek aurrera egin dute eta berdinketa lortzen saiatu dira, baina alferrik izan da. Nahi eta ezin.
Azken minutuetan, tentsio handia izan da, epaileak partidaren amaiera adierazi duen arte, 94. minutuan. Eibarrek gora egiteko aukera ona galdu du; Burgosek, berriz, jaitsiera postuetatik ateratzea lortu du, behin-behinean bada ere, bi hilabeteren ondoren merezitako garaipena bereganatuta.
FITXA TEKNIKOA:
1- Burgos CF: Cantero; Pipa, Aitor Cordoba, Lisandro Lopez (David Lopez, 46. min), Florian Miguel; Atienza, Morante (Marcelo, 72. min); Alex Sancris, Curro Sanchez (Mario Cantero, 82. min), Dani Ojeda (Borja Sanchez, 64. min); eta Edu Espiau (Fer Niño, 64. min).
0- SD Eibar: Magunagoitia; Cubero, Arambarri, Chema Rodriguez, Arrillaga (Cristian, 78. min); Sergio Alvarez (Ander Madariaga, 78. min), Nolaskoain; Guruzeta (Slavy, 85. min), Jorge Pascual, Puertas; eta Jon Bautista (Alkain, 64. min).
Epailea: Gonzalez Diaz. Txartel horia atera die Morante eta Dani Ojeda Burgos taldeko jokalariei, eta Sergio Alvarez, Jorge Pascual eta Alkain Eibar taldeko jokalariei eta Joseba Etxeberria entrenatzaileari.
Golak: 1-0, 67. min: Curro.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.