Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
2022ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Asier Benito fitxatu du

Bilbao Athleticekin kontratua amaitu ostean, libre iritsi da, eta 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua. Lehen taldearekin egingo du denboraldi-aurrea.
Asier Benito. Argazkia: Athletic Club
Asier Benito. Argazkia: Athletic Club

Eibarrek Asier Benito fitxatu du. Amurrioko 24 urteko aurrelaria libre iritsi da talde armaginera, Athleticen bigarren taldearekin kontratua bukatu ostean. 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

Benito jokalari fidelizatua izango da, eta lehen taldearekin egingo du denboraldi-aurrea. Azken bi denboraldiak Bilbao Athleticen eman ditu, eta 64 neurketetan 18 gol sartu ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X