Igandean, 12:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek garaipena lortu nahi du Celtaren aurka

Talde armaginak Ipuruan jokatuko du igandean, 12:00etan. Ivan Ramis jokatzeko prest dago, eta hasierako hamaikakora itzuliko da.
Celta - Eibar. Argazkia: EFE
Ligako lehen itzuliko Eibar - Celta partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek garaipenen boladara itzuli nahi du igande honetan (12:00etan) Celtaren aurka, Ipuruan. Hiru partida jarraian daramatza talde armaginak garaipenik lortu gabe, eta bolada txarrari amaiera eman nahi dio.

Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldean Ivan Ramis izango da berritasuna. Kapitainak lesioa gainditu du jada, eta Athleticen aurkako partida galdu ostean, hamaikakora itzuliko da Celtaren kontra. San Mamesen berragertu zen Pedro Leon ere jokatzeko prest dago.

Celtak 25 puntu ditu, eta jaitsiera postuetatik aldentzea du helburu. Iago Aspas lesionatuta dago, eta beste hilabete emango du zelaietatik at. Vigoko taldeak partida bakarra irabazi du Aspas gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X