Deportivoren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jotaren golak puntu bat eman dio Eibarri Riazorren (1-1)

Gaizka Garitanoren taldeak puntu bat eskuratu du liderraren aurka, Jotak estrategia jokaldi batean egindako golari esker.
Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Eibarrek puntu bat eskuratu du Deportivoren aurka (1-1), Adelante Ligako 39. jardunaldiko partidan. Riazorren lidergoa izan dute jokoan talde biek, eta berdinketarekin bi puntuko errentari eutsi dio talde galiziarrak.

Armaginak berdegunean nagusi zirela lortu du etxeko taldeak 1-0ekoa. Ibrahim Sissokok Juan Dominguezi eman dio baloia, eta hark pase ona eman dio Diego Ifrani. Uruguaiko jokalariak eskuineko hankarekin gainditu du Irureta atezaina.

62.ean erdietsi du Gaizka Garitanoren taldeak berdintzeko gola. Dani Garciak falta arriskutsu bat atera du, eta Jotak egin du gola, erraz. Gol ederra izan da.

Fitxa teknikoa:

1-Deportivo: Lux; Laure, Lopo, Insua, Seoane; Alex Bergantiños, Juan Domnguez; Sissoko (Borja Baston, 88'), Rabello (Nuñez, 69'), Luisinho; eta Diego Ifran (Toche, 83').

1-Eibar: Irureta; Lillo, Añibarro (Arregui, 21'), Raul Navas, Yuri; Diego Rivas, Dani Garcia; Jota (Kijera, 87'), Arruabarrena, Capa; eta David Mainz (Gilvan Gomes, 56').

Golak:

1-0, 18': Ifran.

1-1, 63': Jota.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X