Bigarren Mailarako promozioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alcoyano-Eibar (0-0): Armaginek berdinketa besterik ez dute lortu

Manix Mandiolaren taldeak ezin izan du Alcoyano gainditu eta beraz kanporaketa irekita gelditzen da hurrengo asteburuan Ipuruan erabakitzeko.
Alcoyano-Eibar (0-0). Argazkia: EITB

Eibarrek berdinketa lortu du Alcoyanoren aurka (0-0) ia aukerarik sortu gabe partida osoan zehar.Emaitza honekin, kanporaketa irekita gelditzen bi taldeentzat eta hurrengo asteburuan erabakiko da Ipuruan, armaginen etxean. Partida orokorrean kaskarra izan da bi taldeentzat ez dituztelako ia aukerarik sortu eta falta ugari egon direlako. Etxeko taldeak garaipenaren gola egin ahal izan du norgehiagokaren azken minutuetan baina sortea ez da egon gaur Alcoyanoren alde.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X