Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Williams: “Nire kontratu osorik betetzea oraintxe bertan sinatuko nuke, baina futbolean edozer gerta daiteke"

Jokalari zuri-gorriak urte zaila izan du arazo fisikoen ondorioz, eta  zale zuri-gorriek jasotako babesa itzuli nahi diela esan du. Williams Munduko Txapelketa jokatzen ari da egunotan, Espainiarekin.

GRAF9499. CHATTANOOGA (ESTADOS UNIDOS), 16/06/2026.- El delantero español Nico Williams (i) participa en el entrenamiento de la selección tras su empate con Cabo Verde, este martes en Chattanooga (Estados Unidos). EFE/Lavandeira Jr
Nico Williams, Espainiako selekzioarekin AEBetan egindako entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

Nico Williamsek Athleticeki dion maitasuna berretsi du Cadena Ser irratiko "El Larguero" saioan egindako elkarrizketa batean .

"Oso gustura nago Athleticen. Egin nahi dudan lehenengo gauza aurten zaleek emandako maitasuna itzultzea da. Athleticekin dudan kontratu osoa betetzea gustatuko litzaidake, horixe oraintxe bertan sinatuko nuke, baina futbolean edozer gerta daiteke. Klubak nitaz libratu nahi badu, alde egitea tokatuko zait; baina nigatik balitz, bizitza osoa Athleticen ematea sinatuko nuke ".

Nafarrak 2035era arte dauka kontratua talde zuri-gorriarekin, eta denboraldi honetan momentu txarrak pasa ditu, 2024-25 denboraldiaren amaieran izandako pubalgiagatik.

"Lesio batzuek likidatuta uzten zaituzte. Pubalgia gauza gaiztoa da, egun batean argia ikusten duzulako eta hurrengo egunean berriro gaizki zaudelako. Lesioa betirako izan daiteke, baina ni errekuperatuta nago".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X