Nico Williamsek eta Sancetek giharretako lesio moderatuak dituzte
Nico Williams eta Oihan Sancet Athletic Clubeko jokalariek maila "ertaineko" giharretako lesioak dituzte, talde zuri-gorriak astelehen honetan Bilbon egindako proba medikoen ostean emandako osasun-partearen arabera.
Niko Valentziaren aurkako partidako 36. minutuan ordezkatu behar izan zuten, eta ezker hankako muskulatura iskiosuralean dauka lesioa. Bestalde, Sancetek ere min hartu du muskulatura iskiosuralean, baina eskuineko hankan.
Bi jokalariak bilakaeraren zain daude, baina ziurtzat jo daiteke asteazkenean Espanyolen aurka jokatuko duten partidan baja izango direla, eta, ziurrenik, igandean San Mamesen Celtaren aurka jokatuko duten LaLigako azken-aurreko jardunaldian ere bai.
Zure interesekoa izan daiteke
Naia Landaluzek 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Elastiko zuri-gorriarekin 100 partidatik gora jokatu dituen Orozkoko atzelariak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Valverde: “Hemen ikusi dut nire burua islatuta, aitortuta; klan bat gara eta hori da dagoena”
Larunbat honetan, Athleticek, Real Madrilen aurka neurtuko ditu, Valverderen azken partidan. Entrenatzaile zuri-gorria etxean egingo duen azken prentsaurrekoan agertu da eta partidaz, klubean izandako ibilbideaz eta Kopako garaipenaz hitz egin du bertan. (Bideoa gazteleraz).
Ane Azkonak Athleticen jarraituko du 2028ra arte
Aurrelari nafarrak hamar urte beteko ditu azaroan debuta egin zuenetik, eta bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valverde: "Iritsi gara lehen solairura, ea pixka bat gorago iritsi gaitezkeen"
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, "zapore onarekin" agur esan nahi duela azpimarratu du, Celtaren aurka garaipena eskuratuta; denboraldi "zail" baten ostean San Mamesen jokatuko duen azken partida izango baita.
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.
Yeray Alvarez: “Taldea minduta dago, baina aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen"
Athleticek 2-0 galdu du Espanyolen aurka, eta horrek "inoren lurraldean" egotetik atera ditu, Yeray Alvarezek azaldu duenez. EA Sports Ligan bizi den egoera kontuan hartuta, atzelariak argi dauka: "Final bati bezala begiratu behar diogo Celtaren aurkako partidari".
Athleticek ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo, Espanyolen aurka (2-0)
Lehen zatian, Athleticek ez ditu abaguneak aprobetxatu, eta Valverderen taldeak bizitasuna galdu du bigarren zatian. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek erabaki dute norgehiagoka.
“Irabaztera goaz; Espanyolek asko du jokoan, baina guk ere bai”
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du Espanyolen aurkako partidaren atarian. Hiru puntuen bila doazela azaldu du Cacereskoak, “azken urteetako denboraldi gogorrena” izaten ari den honetan. Horrez gain, futbol profesionala utziko dula iragarri duen Iñaki Lekue ere izan du hizpide. (Bideoa gazteleraz)