Sadiqek Athletic Europatik urrundu du, eta Valentziak eskura dauka salbazioa (0-1)
Valentziak 3 puntuak eraman ditu San Mamesetik, Sadiqek bigarren zatian zelaira sartu eta berehala sartutako golari esker. Nico Williams lesionatu egin da, lehen zatia bukatu aurretik.
Zelairatu eta berehala egin du Sadiqek Valentziaren gola. Argazkia: EFE
Athleticek 0-1 galdu du Valentziaren aurka San Mamesen jokatu duen partida, eta, horrenbestez, Europara sailkatzeko lehian atzerapausoa eman du, matematikoki aukerak baldin baditu ere.
Porrotaren ondorioz, Athletici Celtak ihes egin dio 6. postua eskuratzeko lehian. Horrez gain, Nico Williams lesionatu egin da.
Ernesto Valverderen taldeak irudi txarra eman du, eta zaleek txistu eginez agurtu dituzte jokalari zuri-gorriak norgehiagoka amaitu denean.
Valentziaren gola Umar Sadiqek egin du, buruz, 72. minutuan, zelaian sartu eta ukitu duen lehen baloian. Garaipen horri esker, Carlos Corberanen taldeak ia ziurtatuta dauka datorren denboraldian EA Sports Ligan jarraitzea, 42 puntu pilatu baititu.
Athletic ondo hasi da, indarrean, eta Valentziak atzean ondo antolatuta itxaron dio. Nico Williams izan da talde zuri-gorrian jokalaririk arriskutsuena erasoan. Navarro eta Sancet saiatu dira gola egiten, baina ez dute asmatu.
Lehendabiziko minutuetako oldarraldiari eutsi ostean, Valentziak aurrera egin du pixkanaka-pixkana. Hugo Duro izan da jokalari saiatuena, eta, hain justu ere, berak eragin du Valentziaren aldeko penaltia, 26. minutuan. Yurik lurrera bota du, eta epaileak ez du zalantzarik izan penaltia adierazteko. Alabaina, Hugo Durok ez du aukera baliatu, baloia langara bidali baitu.
Valentziak 0-1ekoa egiteko abagune ezin hobea alperrik galdu duela ikusita, Athleticek arnasa hartu eta erasora jo du, 10 minutu geroago Nico lesionatuta zelaitik atera behar izan den arte.
Ustekabeko horrek min egin dio taldeari, eta lehen zatiaren azken minutuetan erritmoa jaitsi du, Valentziaren interesen mesedetan.
Bigarren zatia ez da hobeto hasi: joko gutxi eta gol aukera gutxiago. Sancetek, Guruzetak eta Iñaki Williamsek jaurtiketak egin dituzte, baina gola Valentziak sartu du.
Corberanek aldaketa hirukoitza egin du. Ugrinic, Ramazani eta Sadiq zelairatu ditu, eta azken horrek sarera bidali du ukitu duen lehen baloia. Valentziaren trantsizio azkar batean, Luis Riojak erdiraketa egin du, eta Sadiqek gola egin du burukada bikain batekin, Viviani aurrea hartuta.
Kolpe handia hartu dute zuri-gorriek, eta ondorengo minutuetan saiakeraren bat edo beste egin badute ere, partidaren azken txanpan gauza gutxi gertatu da.
Valentziako jokalariek gogotik ospatu dute garaipena, eskura baitute orain salbazioa; Athleticekoak, berriz, burumakur eta zaleen txistu artean joan dira aldagelara. Beste partida bat nahi eta ezinean.
Zure interesekoa izan daiteke
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.
Athleticek porrot mingarria jaso du Sevillaren aurka San Mamesen, Edin Terzicen debutean (1-3)
Osok, Ejukek eta Isaacek sartu dituzte Sevillaren golak, eta Paredesek lortu du etxekoena. Athletic hamar futbolarirekin aritu da hamargarren minututik, Yuriri txartel gorria atera baitiote, eta lehenengo eta hirugarren goletan huts egin du. Gerenabarrena hasierako hamaikakoan izan da, eta aurreneko aldiz jokatu du talde zuri-gorriarekin, baita Rinconek ere.
Edin Terzic: “Uste dut prest gaudela, entrenamenduetan eta lagunartekoetan erakutsi dugu”
Athleticek bihar hasiko du denboraldia Sevillaren aurka San Mamesen (17:00etan). Edin Terzic enrenatzeileak Nico Williams minik gabe ari dela entrenatzen esan du, baina Vivian ez dagoela jokatzeko prest. Taldea ondo dagoela uste du lehiaketa hasteko.
Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka
Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.
Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”
Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.
Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera
Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.
Nico Williams, Unai Simon eta Aymeric Laporte Lezamara itzuli dira oporraldiaren ostean
Nico Williams, Unai Simon eta Aymeric Laporte entrenamenduetara itzuli dira AEBetako, Mexikoko eta Kanadako Munduko Txapelketa irabazi ostean.
Athleticek 3-1 galdu du denboraldiaurreko azken-aurreko partida Marseillan
Athleticek 3-1 galdu du denboraldiaurreko azken-aurreko partida, Olympique Marseillaren aurka. Stade Velodromen jokatu dute partida, eta Angel Gomes, Igor Paixao eta Tadjidine Mmadi izan dira etxeko taldearen golegileak. Zuri-gorrien gola, berriz, Oihan Sancetek egin du.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.