Athleticek gogotik ordaindu ditu bere akatsak Vila-realen aurka (1-2)
Zuri-gorriak ez dira gai izan lehen zatian jasotako bi buelta emateko golei eta, Guruzetak aldea murriztu arren, galdu egin dute.
Robert Navarro, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Athleticek 1-2 galdu du Vila-realen aurka, igande honetan, San Mamesen jokatu duen EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriak ez dira gai izan lehen zatian jasotako bi golei buelta emateko eta, Guruzetak aldea murriztu arren, galdu egin dute.
Bi taldeek bizi hasi dute partida, jokaldi oso bertikalekin areara ahalik eta azkarren heltzeko. Hala, lehen minutuetan bi aukera izan ditu Vila-realek, jarraian, eta beste bat, Athleticek.
Zuri-gorriak ondo kokatuta ibili dira zelaian, jokaldiak eginez eta baloia galtzen zutenean azkar berreskuratuz. Yurik izan du etxekoen lehen aukera argia, urruneko eskuinkada batekin aurkariak ezustean harrapatu ditu eta, baina jaurtiketa kanpora joan zaio.
Baina aurkarien kontraeraso batean berdinketa apurtu da. Pase sakona jaso du Oluwaseyik, eta arearaino iritsi da. Cardona bakar-bakarrik heldu da bigarren zutoinera eta hari eman dio erdiraketa, gola sar zezan (0-1).
Athletic ez da kikildu, eta erasoan jarraitu du. Yurik, berriz, ezkerkada ona lotu du, boleaz, baina defentsaren kontra jo eta kanpora joan zaio. Gauza bera gertatu zaio Jauregizarri, baloia kanpora irten zaio, zutoinetik oso gertu.
Bestalde, Laportek kolpe gogorra hartu du buruan Gerard Morenoren aurka. Bendak jarri behar izan dizkiete biei buruan, baina jokatzen jarraitu dute.
Atsedenaldira joan baino lehen, Alfonso Gonzalesek Vila-realen abantaila handitu du. Lekue lokartu egin da baloiarekin eta Gonzalesek lapurtu egin dio, ateraino eraman eta gola sartu du (0-2).
Guruzetak izan du lehen aukera bigarren zatian, baina berriz ere defentsa oztopo izan da, eta baloia langaren gainetik joan da. Laportek ere gol aukera ona izan du korner batean, baina burukada erditik joan zaio.
Aldaketak beharrezkoak ziren, eta Valverdek Gorosabel, Berenguer, Navarro eta Rego sartu ditu zelaian, freskotasun bila. Baina Vila-real ondo kokatuta zegoen bere area inguruan, eta zuri-gorriak eskas ibili dira azken metroetan.
Kosta egin zaio Athletici, eta une askotan hurbilago egon da aurkarien hirugarren gola etxekoen lehena baino. Baina, azkenean, heldu egin da bila eta bila ibili diren gola. Yurik erdiraketa jarri du ezkerretik eta Guruzetak sarera bidali du baloia (1-2).
Azken minutuetan saiatu dira gutxienez berdinketa lortzen, baina heldu dena Vila-realen hirugarren gola izan da, epaileak baliorik gabe utzi duena jokoz kanpokoagatik. Azken unean penaltia eskatu dute Laporte arean erori denean, baina epaileak ez du ezer adierazi eta Athletic punturik gabe geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.