Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Jon Uriarte, Athleticen presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Uriarte Athleticen presidente ohiak ofizialki aurkeztu du astelehen honetan talde zuri-gorriaren presidente izateko eta Zuzendaritza Batzorderako bere hautagaitza, "kirol, ekonomia eta gizarte" arloan Athletic "askoz handiagoa" egiteko helburuarekin, baina klub zuri-gorriaren "baloreei, filosofiari eta estiloari" zintzo eutsita.
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak, oraingoz, beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
"Lau urte geroago, umiltasunez, autokritikaz, baina anbizio berarekin gatoz, Athletic askoz handiagoa egitera, kirol arloan ez ezik, arlo ekonomikoan eta sozialean ere. Beti bere balioe, filosofia eta estiloarekin leial", adierazi du presidentegaiak sareetan argitaratutako bideo batean.
Uriartek adierazi du duela lau urte "ilusioz beteta" iritsi zirela Athleticera, eta bere horretan dagoela Athleticen alde lan egiten jarraitzeko asmo hori bera, azken ureetan "ikasitakoarekin eta hartutako eskarmentuarekin". "Horregatik aurkeztuko gara berriro Athleticeko hauteskundeetara, eta zuen babesa eskatzen dizuegu, klubaren alde indarrak batzen eta erabakietan asmatzen jarraitu ahal izateko, eta noski, gaizki hartu ahal izan ditugun erabakiak zuzentzeko", gaineratu du.
Bilbotarrak aitortu du Athleticera iritsi zirenean klubaren zenbakiei begiratuta "bertigoa" izan zutela, baina azken lau urteetan "buelta ematea" lortu dutela nabarmendu du. "Orain balantze sendoa duen klub bat dugu, bankuan dirua duena, zorrik gabekoa, eta hainbat urtez jarraian superabita izan duena. Baina uste dugu ildo horretan lanean jarraitu behar dela kirol mailarik handiena lortu ahal izateko", gaineratu du.
Orain arte, Jon Uriarte da Athleticen presidentetzarako eta Zuzendaritza Batzorderako maiatzaren 8ko hauteskundeetarako hautagai bakarra. Hala ere, presidente izateko hautagaiek babesa lortzeko izapideak apirilaren 9ra arte egin ditzakete, orduan irekiko baita hautagaitzak formalki eta osorik aurkezteko epea (hilaren 18an amaituko da).
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.