Iñaki Williams ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako
Iñaki Williams, Ghanarekin, partida batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Iñaki Williams azkenean ez da Ghanako selekzioaren kontzentraziora joango, arazo fisikoak tarteko, eta Lezaman geratuko da sendatzeko.
Ghanak gaur goizean jakinarazi duenez, Athleticeko aurrelaria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Geroago, Athleticek azaldu du Iñaki Williams ez dela blackstarsen kontzentraziora joango arazo fisikoak dituelako, Athleticen eta Ghanako selekzioaren zerbitzu medikoek elkarrizketa izan ondoren.
Afrikako taldeak Austria bisitatuko du, Vienan, ostiralean, eta Alemania, Stuttgarten, astelehenean, Estatu Batuetako, Mexikoko eta Kanadako 2026ko Munduko Txapelketa prestatzeko norgehiagoketan.