Athletic Club
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Lekuek futbol profesionala utziko duela iragarri du

Athleticen jokalariak erabakia hartu du klubak kontratua ez diola berrituko jakin ondoren.

Iñigo Lekue Athletic Club

Iñigo Lekue, artxiboko irudia. Argazkia: Athletic Club

Iñigo Lekue Athleticen jokalariak futbol profesionala utziko du denboraldi amaieran, talde zuri-gorrian hamaika sasoi eman ondoren. Hori erabaki du deustuarrak, kirol-zuzendaritzak kontratua ez diola berrituko jakinarazi eta gero.

Danok Bat taldean hezia, Lekuek Basconian eta Bilbao Athleticen jokatu zuen, lehen taldean hasi aurretik.

Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Lekuek 281 partida ofizialetan jantzi du elastiko zuri-gorria (18 partida denboraldi honetan), eta 3 txapelketa irabazi: 2023/24ko Kopa eta 2014/15 eta 2019/20 denboraldietako Superkopak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X