Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martonek hautsita du ezker hankako peronea

Javier Marton Mirandesen ari da Athleticek utzita, eta lesio larria izan du Hypermotion Ligako 22. jardunaldian Alcorconen aurka jokatutako partidan. Burgosko klubak baieztatu duenez, aurrelariak hautsita du ezker hankako peronea.
Javier Marton
Javier Martonen artxiboko irudia, Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Javier Marton Mirandesen Athleticek utzita jokatzen ari den futbolariak hautsita du ezker hankako perone distala, Burgosko klubak baieztatu duenez, bere webgunean argitaratutako osasun-txostenean.

Martonek min hartu zuen urtarrilaren 13an jokatutako Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko Mirandesen eta Alcorconen arteko norgehiagokan. Mirandesek gaineratu du aurrelariari proba gehiago egingo dizkiotela datozen egunetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X