San Mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muniainen gol batek garaipena eman dio Athletici (1-0)

Athletic Elxi gailendu zaio San Mamesen. Bilbotarrek gol gehiago egiteko aukerak alferrik galdu dituzte; Elxek ere, berdinketa lortzeko aukerak izan ditu.
Iragarkia
ATHLETIC ELCHE GOL
18:00 - 20:00
Athletic – Elx partidako laburpena eta gola

Athleticek 1 eta 0 irabazi dio Elxi LaLigako 17. Jardunaldiko partidan. Neurketako gol bakarra Iker Muniainek egin du lehen zatian eta, horri esker, taldeak behar-beharrezkoak dituen hiru puntu lortu ditu. Elxek, berriz, bolada txarrean jarraitzen du eta dagoeneko hamar partida daramatza garaipenik lortu gabe.

Garaipenaren gola Iker Muniainek egin du partidako 25. minutuan.  Nafarra bakar-bakarrik geratu da area txikian eta Oscar de Marcosek egindako erdiraketa errematatu du. Jokaldia Iñaki Williamsek hasi du.

Williamsek berak partida erabakita uzteko aukera argia izan du azken minutuetan, baina baloiak langa jo du. Ondoren, 88.ean, Emiliano Rigoniren jaurtiketa Unai Simonen irteera gainditu du eta ate barruan sartzear izan da Oscar de Marcosek azken segundoan baloia aldaratzea lortu duen arte.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Unai Simón; De Marcos, Nuñez, Íñigo Martínez, Yuri; Vencedor (Dani García, 66. min), Vesga; Williams (Villalibre, 82. min), Muniain (Lekue, 82. min), Berenguer (Sancet, 66. min); eta Raúl García.

0 - Elx: Edgar Badía; Barragán, Gonzalo Verdú, Josema, Sánchez Miño (Víctor Rodríguez, 46. min); Marcone; Tete Morente (Rigoni, 66. min), Raúl Guti (Nino, 78. min), Fidel, Pere Milla (Josan, 46. min); eta Carrillo (Lucas Boyé, 46. min).

Golak: 1-0, 25. min: Muniain.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X