Athleticek Guruzetaren eta Andoni Lopezen kontratuak eten ditu
Athleticek Gorka Guruzeta eta Andoni Lopez jokalarien kontratuak etetea erabaki du. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Bi jokalariak berrerosteko aukera izango du talde zuri-gorriak.
Guruzetak Bigarren Mailako Sabadellen jokatuko ditu datozen bi denboraldiak, eta bi urteak pasa ostean, aurrelaria erosteko aukera izango du Athleticek. Donostiarra Antiguokotik iritsi zen Athleticera 2014-2015 denboraldian. Lehen taldearekin bederatzi partida jokatu ditu, eta gol bat sartu zuen Kopan Sevillaren aurka, Sanchez Pizjuanen. Bilbao Athleticen, guztira, 31 gol sartu zituen.
Bestalde, Andoni Lopezek Logroñesen jokatuko du datorren denboraldian. Sasoia amaitutakoan, hegaleko defentsa erosteko aukera izango du Athleticek. Barakaldoko atzelariak talde zuri-gorria utzi du, bi etapatan hamabi denboraldi bete eta gero. 2006-07an kimuen taldean sartu zen. Danok Baten jokatu zuen bi urtez kadete mailan eta Lezamara itzuli zen gazte mailan. 72 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin eta lehen taldearekin Gironan egin zuen debuta Ziganda entrenatzaile zela. Ondoren, utzita jokatu zen Almerian eta Elxen, Valentziako taldeak aurten Lehen Mailara igotzea lortu duelarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabazita (0-2)
Lehen zati ikusgarriarekin, eta Berenguer eta Navarroren golekin, 'lehoiak' aurkaria baino askoz gehiago izan dira eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Athleticek dotore ekin dio Ligari, Badalona garaituta (3-1)
Athletic 3-1 nagusitu da igande honetan Badalonaren aurka Lezaman jokatu den F Moeve Ligako lehen jardunaldiko partidan. Victor Marin bikain estreinatu da zuri-gorrien aulkian. Pinedok, Azkonak eta Amezketak egin dituzte etxekoen golak.
Terzicek ez du “distrakziorik" nahi jokalariek klubarekin duten gatazkagatik
Edin Terzic Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du ez duela "zelaian distrakziorik" nahi Celtaren aurka, bere futbolariek klubeko agintariekin duten gatazkaren ondorioz, osteguneko Bartzelonaren aurkako partidaren ondoren jakin zena.
Athleticeko jokalariak ez ziren hedabideen aurrean agertu Bartzelonan “klubeko barne arazo batengatik"
Athleticeko agintariek klubeko langileei (lehen taldeko kideei, besteak beste) San Mameseko partidetarako gonbidapenak kentzea erabaki ondoren gertatu zen. Ligak Athletic zigortuko du, jokalariak prentsaren aurrean agertzera behartuta baitaude.
Athletic esku-hutsik irten da Camp Noutik (2-0)
Bigarren porrota jaso du Edin Terzicen taldeak bi jardunalditan, gaurkoan Bartzelonaren aurka galduta. Raphinha eta Fermin izan dira golegileak, nahiz eta Unai Simonek lan bikaina egin duen bilbotarren aldetik.
Athletic ez dago ados Apelazioarekin, Yuriren aldeko errekurtsoa ezesteagatik
Klubak gogorarazi du joan den asteartean argitaratutako Epaileen Batzorde Teknikoaren analisiak ondorioztatu zuela jokalaria kanporatzeko ekintza "txartelik gabeko jaurtiketa libre zuzenarekin" konpondu behar zela.
Edin Terzic: “Talde askok sufritzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.