5. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talde zuri-gorria Ukrainan da

Eguerdian heldu dira eta arratsaldean Lviv Arena futbol-zelaian egingo dute entrenamendua zuri-gorriek.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Txapeldunen Ligako azken bidaia

Athletic Clubeko lehen taldeak honako plangintza dauka aste honetan, klubak bere webgunean jakitera eman duen bezala. Txapeldunen Ligako partida, asteko protagonista.

AZAROAK 24, ASTELEHENA

08:00 Autobusa aireportura.

09:00 Bilbo-Lviv txarter hegaldia.

10:30 Lan saioa Lezaman deialdian ez daudenentzat.

14:00 (Ukrainiako ordua) Ostatua Leopolis Hotelan.

18:15 UCL, prentsaurreko ofiziala: Ernesto Valverde eta jokalari bat Lviv Arenan.

19:00 ICL, lan saio ofiziala: ATEAK ITXITA. Lehen ordu laurdena irekita hedabideentzat.

AZAROAK 25, ASTEARTEA

10:30 Lan saioa Lezaman deialdian ez daudenentzat.

21:45 (Ukrainiako ordua) UCL, Multzoen Faseko 5. Jardunaldia, FC Shakhtar-Athletic Club. Ostean Ernesto Valverderen prentsaurrekoa eta hiru jokalari gune mistoan.

AZAROAK 26, ASTEAZKENA

10:00 Lviv-Bilbo txarter hegaldia.

10:30 Lan saioa Lezaman deialdian ez daudenentzat.

AZAROAK 27, OSTEGUNA

10:30 Lan saioa Lezaman. EZ DAGO prentsaurrekorik.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X