Jon Pachecori ebakuntza egin diote eskuineko orkatilean
Gipuzkoako Poliklinikan egin diote ebakuntza jokalari baztandarrari.
Jon Pachecori artroskopia egin diote, eskuineko orkatilean daukan lesioa sendatzeko. Gipuzkoako Poliklinikan egin diote ebakuntza jokalari baztandarrari, artikulazioa garbitzeko.
Ebakuntza Realaren medikuntza zerbitzuen kontrolpean egin dute, eta ez da inolako arazorik izan. Gaur bertan emanen diote sendagiria Alaveseko jokalariari, bi taldeak beraien webguneetan jakinarazi duten arabera.
Rayo Vallecanoren aurkako neurketa galduko du atzelari nafarrak, larunbatean, beraz, denboraldia bukatu zaio. Jonek ezin izan du bere taldea lagundu denboraldiaren amaieran, izan ere, azkeneko zortzi partidatan bederatzi minutu baino ezin izan ditu jokatu. Bere azkeneko norgeihagoka, apirilaren 25ean jokatu zuen, Mallorcaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Villalibrek Racing Santanderren jarraituko du, EA Sports Ligan
Gernikako aurrelariak Hypermotion Ligan jokatu du 2025-2026 denboraldia, Alavesek utzita. Rancingek lehen mailara igoera lortuz gero, Kantabriako taldeak jokalaria derrigor erosiko zuela adostu zuten bi taldeek, eta, beraz, bizkaitarrak Racingen jarraituko du.
Blanco: “Partidaren amaiera festa bat izan da"
Alaveseko kapitainak Oviedoren aurka lortutako garaipenaz (0-1) eta Lehen Mailan jarraitzea lortu izanaz hitz egin du EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian.
Alavesek salbazioa ziurtatu du Oviedon irabazita (0-1)
Toni Martinezek lehen zatian sartutako golak hiru puntuak eman dizkie babazorroei, eta 43 punturekin maila gorenean jarraituko dutela ziurtatu dute.
Quique Sanchez Flores: “Partida oso serio hartu behar dugu"
Alavesek EA Sports Ligan jarraitzea ziurta dezake igande honetan, Oviedoren aurka Tartieren jokatuko duen partidan.
Antonio Blanco: “Talde bat izanik, hau aurrera doala erakutsi dugu”
Deportivo Alavesek jaitsiera postuetatik ihes egitea lortu du Bartzelonari 1-0 irabazita. Partiduaren ostean, Antonio Blancorekin hitz egin dugu, eta zaleei eskerrak eman nahi izan dizkie Alavesen bizi izan duen “gaurik politenetako” batean. (Bideoa gazteleraz)
Diabatek txapeldunaren aurka sartutako gol batek mailari eusteko bidean jarri du Alaves (1-0)
Quique Sanchez Floresen taldeak ezerezean utzi du ligako txapeldunaren erasoa. Lehen zatia bizi joan da, eta Ibrahim Diabatek aurretik jarri du talde babazorroa, azken jokaldian.
Quique Sanchez Flores: “Ligako talde onenaren aurka % 200 eman beharko dugu"
Bartzelonaren aurkako partidaren atarikoan prentsaurrekoa eman du Alavesen entrenatzaileak, eta taldearen indarguneek Kataluniako taldeari arazoak sortuko dizkiotela nabarmendu du.
Mendizorrotza gainezka egongo da liga txapelduna hartzeko, salbazioaren bila
Alavesek Ligako txapeldun FC Bartzelonaren aurka jokatuko du mailari eusteko ezinbestekoa izanen den partidan. Gasteizko taldeak sarrera guztiak saldu ditu, eta hori gertatzen den bosgarren norgehiagoka da denboraldi honetan.
Antonio Sivera: "Une honetan puntu bakoitzak balio du"
Antonio Sivera Alaveseko atezainaren adierazpenak, bere taldeak Elxen aurka 1-1 berdindu ostean, EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partidan.