Alavesek urrezko hiru puntu eskuratu ditu Mallorcaren aurka (2-1)
Talde babazorroak balio handiko garaipena lortu du Mallorca mendean hartuta. Sanchez Floresen taldea suspertu egin da bigarren zatian Toni Martinezi esker, markagailuari buelta eman dion binakoa egin baitu murtziarrak.
Alavesek 2-1 irabazi du Mallorcaren aurka larunbat honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida. Sanchez Floresen taldeak balio handiko garaipena lortu du Mallorca mendean hartuta. Izan ere, talde babazorroak bigarren zatian norgehiagoka irauli egin du, Toni Martinezek egindako bi golei esker.
Partida gaizki hasi da etxeko taldearentzat. Hiru minutu eskas igaro baitira Lucas Boyek min hartu eta zelaia utzi behar izan duenean, eta haren ordez Ibrahim Diabate sartu da.
Lehen minutuetan, bi taldeak zelai erdian neurtu dira, erritmoa eta alternatibak izan dituen neurketan. Hasieratik nabari izan da jokoan asko zegoela.
Mallorcak ondo aprobetxatu du 17. minutuan egin duen lehen etorrera arriskutsua. Jan Virgilik gol bikaina sartu baitu, Pablo Torrek Samu Costari baloia filtratu, eta Samuk Virgilirentzat ireki ostean. Azken horrek ez du barkatu, eta baloia Siveraren ate barrura bidali du (0-1).
Golaren ostean, Alavesek aurrerapausoa eman du, erasoan presentzia handiagoa izateko, baina talde bisitariak kontrolpean izan du partida. Horrela, 29. minutuan, Leo Romanek banakoa eragotzi du, Nahuel Tenagliak txilenaz egindako jaurtiketa geldituta.
Bigarren zatian, talde babazorroak anbizio handiagoko jarrera erakutsi du. Presio handiarekin eta berdinketa lortzeko asmo argiarekin, Alavesek neurketa orekatzea lortu du 10. minutuan.
Toni Martinez izan da protagonista: Alavesen aldeko korner batean, Martinezek defentsari aurrea hartuta, buruz errematatu du baloia sare barrura bidaltzeko (1-1).
Angel Perezen elektrizitateak, bestalde, arazoak sortu dizkio baloirik gabe deseroso ez zegoen Mallorcari.
Zaragozako jokalariak Toni Martinez aurkitu du enegarren aldiz, eta Murtziako aurrelariak markagailua irauli du bere bigarren golarekin 69. minutuan(2-1).
Mallorca berdinketaren bila joan da, eta Manu Morlanesek gertu izan du. Baina behin eta berriz saiatu den arren, Demichelisen mutilek ez dute ideia argirik izan azken metroetan, eta garaipen garrantzitsua Mendizorrotzan geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Alavesek garaipena lortu du Castelloren aurka udako hirugarren lagunartekoan (0-3)
Alaves bolada onean dabil. Gasteizko taldeak udako hirugarren lagunartekoa jokatu du Castelloren aurka, eta 0-3ko emaitzarekin nagusitu da. Lucas Boyek egin ditu lehen bi golak, lehena penaltiz, eta Mariano Diazek sartu du hirugarrena.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.