Alavesek galdu egin du Getaferen aurka, eta beheko postuak gertuago ditu orain (0-2)
Bordalasen taldeak partidaren erritmoa ezarri du, eta garaipena eskuratu du Luis Vazquezek eta Arambarrik, penaltiz, sartutako golei esker.
Alavesek 0-2 galdu du Getaferen aurka igande honetan Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida. Etxeko taldeak aurretik jartzeko abaguneak izan ditu atsedenaldiaren aurretik, baina babazorroek ezin izan dute David Soria gainditu, geldiketa bikainak egin baititu. Bigarren zatian, Luis Vazquezek eta Mauro Arambarrik (penaltiz) egindako golek garaipena eman diote Bordelasen taldeari (0-2).
Alavesen lehen abisua partida hasi eta berehala etorri da, Boyeren eskutik, baina Getafek babazorroen kemena geldiarazi du lehen minutuetan, aurkako areara hainbat aldiz iritsita.
Coudeten taldeari erritmoa falta izan zaio, eta Getaferen beheko blokea oso azkar eta sendo aritu da. Partida oso trabatuta zegoen, geldiunez beteta, eta bi taldeek hasierako erritmo moteldu dute berehala.
30. minututik aurrera, Alavesek lekua aurkitu du bisitarien arean. Babazorroek bi jaurtiketa arriskutsu egin ditu Getaferen atera, eta Soria atezainak ezezean utzi ditu bi geldiketa bikain eginda.
Toni Martinezek Soriarekin izandako buruz burukoan bisitarien atezaina izan da nagusi, eta Getafeko atezainaren beste geldiketa zoragarri batek Pachecok korner baten irteeran egindako burukada desbideratu du.
Partida maldan gora jarri zaie etxekoei bigarren zatiaren hasieran, Luis Vazquezek markagailua ireki baitu jokoa berrabiarazi orduko, Getaferen trantsizio azkarrean defentsan izandako desoreka aprobetxatuz (0-1).
Kolpea gainditu gabe zegoenean heldu da bigarrena. Epaileak penalti adierazi du etxeko taldearen arean falta bat ikusi ondoren, eta Aranbarrik ez du barkatu hamaika metroko puntutik. Bisitariak aldea handitu du, eta Alaves egoera zailean geratu da.
Hortik aurrera, Alavesek bihotzarekin jokatu du buruarekin baino gehiago, eta geldikako jokaldiak baliatzen saiatu da. David Soria berriro agertu da bere atea babesteko, eta epaileak Nahuel Tenagliari egindako penalti bat baliogabetu du, jokoz kanpo zegoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.
Mikel Rodriguez, gogotsu Alavasekin jokatzeko
Erdilari getariarra datozen bost denboraldietan Gasteizen arituko da, nahiz eta Realak berriro jokalaria erosteko aukera izango duen. Aurkezpenean, besteak beste, Alaves aukeratzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du jokalariak.. Gainera, argi utzi du ez zuela ikusten Realean tokirik izango zuenik, eta minutu horien bila iritsi dela klub babazorrora.
Alavesek Somea Polozen atezaina fitxatu du
Danimarkako FC Nordsjælland taldetik ailegatu da Gasteizera Bosnia-Herzegovinako atezaina.
Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.