Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”
Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka.
Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Suarez: "Gaurko porrota gogorra da, baina Liga asko geratzen da"
Deportivo Alavesek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka igande honetan Metropolitanon jokatu duen partida eta jaitsiera postuetara jaitsi da. Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Alaves jaitsierako postuetara erori da, Atleticoren aurka galdu eta gero (1-0)
Alavesek ez du partida ona egin Metropolitanon, azken txanpan suspertu eta berdinketa lortzeko zorian izan bada ere. Sorlothek sartu du Atleticoren gola, bigarren zatia hasi eta berehala.
Coudet: "Kopari begira egonez gero, Bigarren Mailara goaz"
Alavesek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, Metropolitanon, EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partida.
Coudet "pozik" azaldu da, eta "sentsazio oso onekin" geratu direla erantsi du
Alavesen entrenatzaileak Kopako final-laurdenetarako txartela lortu izana ospatu du, eta Rayo Vallecanoren aurka "partida oso ona" egin dutela uste du, "aurkari oso zaila baitzen".
Toni Martinezen eta Carlos Vicenteren golek final-laurdenetan sartu dute Alaves, Rayoren aurkako partida itxi batean (2-0)
Lehen zati orekatua hutsean berdinduta amaitu dute bi taldeek, baina atsedenaldiaren ostean Alavesek saria eskuratu du lehen minutuetan, eta jarraian aldapa gehiago leundu zaio Gasteizko taldeari, epaileak Isi Palazon egotzi baitu.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, eta duela bederatzi urte klubak ez du hori lortu; ez da kontu makala", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Toni Martinez: "Lehen zati oso duina egin dugu, baina konturatu orduko 3-0 gindoazen"
Alavesek porrot gogorra jaso du Vila-realen etxean, nahiz eta lehen zatian oso ondo aritu den. Toni Martinezek sartu du babazorroen gola, 85. minutuan.
Alavesek 3-1 galdu du Vila-realen aurka
Bigarren zatian, Moleirok, Gerard Morenok eta Mikautadzek sartutako golek erabaki dute partida, nahiz eta Toni Martinezek aldea murriztu du 85. minutuan. Babazorroek hiru gol jaso dituzte, akatsik egin gabe.
Chacho Coudet: "Hirugarren postuan dagoen talde bat gainditzeko, bigarren taldeko bost jokalari ditut"
Osasunarekin galdu eta Oviedorekin berdindu ondoren, babazorroek denboraldi bikaina osatzen ari den Vila-reali egingo diote bisita. Azken jardunaldietako emaitzak aldekoak izan ez badira ere taldea biharko azterketarako prest da. Bere taldeak bizi duen momentuaz eta biharko neurketaz mintzatu da Chacho Coudet.