2030eko Mundiala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Federazioa lanean ari da Gasteiz 2030eko Munduko Txapelketako azpiegoitza izateko

Helburua 2030eko Futboleko Munduko Txapelketako selekzioak Betoñoko eta Ibaiako kirol instalazioetan entrenatzeko aukera izatea da.
Baloiak, entrenamendurako zelai batean
Baloiak, entrenamendurako zelai batean. Argazkia: Efe.

Arabako Futbol Federazioak hilabeteak daramatza, Kepa Arrieta presidentea buru dutela, Gasteiz 2030eko Munduko Txapelketako azpiegoitza izateko lanean.

Gasteizko Udalarekin eta Alaves taldearekin elkarlanean ari dira, eta helburua Betoño eta Ibaiako kirol instalazioek Munduko Txapelketa jokatzera etortzen diren selekzioen entrenamenduak hartzeko aukera izatea da.

Aurreko astean, Espainiako Futbol Federazioko teknikariek Betoño eta Ibaia bisitatu zituzten haien ezaugarriak aztertu eta oniritzia lortzeko beharrezkoak diren iradokizunak egiteko.

Hautagaitzak batzen dituen dokumentua urte honetan bertan aterako dute, teknikariek aukera ezberdinen ebaluazio prozesua amaituta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X