Alavesek seigarrenez lortu du Lehen Mailara igotzea klubaren 102 urteko historian
Alaves Lehen Mailan lehiatuko da 2023-2024 denboraldian, bart, ekainaren 17an, igoera lortu ostean Levanteri play-offetako finala irabazita (0-1). Asier Villalibrek luzapeneko azken minutuan sartu zuen golari esker erdietsi zuen igoera Arabako taldeak.
Alavesek 1929-1930 denboraldian lortu zuen lehenengoz maila gorenera igotzea Francis Baona entrenatzaile zela. Hala, Bizkaiko txapelduna izan ostean lortu zuen mailaz igotzea; izan ere, orduan, Bizkaiko Federazioan izena emanda zuen. Igo eta gero, hiru denboraldi eman zituen onenen artean.
Bigarren igoera 21 urte beranduago heldu zen, 1953-1954 denboraldian. Manuel Echezarreta izan zen entrenatzailea eta Alavesek Bigarren Mailako txapelduna izanda lortu zuen mailaz igotzea. Bi urte Lehen Mailan eman ostean jaitsi egin zen, eta 40 urtez ibili zen hainbat mailatan zehar.
1998an, ordea, berriz itzuli zen Alaves maila gorenera. Jose Manuel Esnal "Mane" entrenatzailearen agindupean igo zen taldea, eta ordutik aurrera bizi izan zituen urte onenak; birritan jokatu zuen UEFA Kopa, eta, gainera, 2001ean finala jokatu zuen. Bost denboraldiren ostean jaitsi zen, baina Bigarren Mailan bi denboraldi eman eta gero, 2005ean, berriz itzuli zen Lehen Mailara.
Ondoren, hamar urtez egon zen Alaves Bigarren Maila eta Bigarren B Maila artean, nahiz eta 2016an beste behin onenen artera itzultzea lortu zuen. Jose Bordalas entrenatzaile zela igo zen Lehen Mailara Alaves, bosgarrenez klubaren historian.
2022an, aldiz, jaitsi egin zen Arabako taldea, baina denboraldi bat Bigarren Mailan emanda, maila gorenera itzuli da 2023an.
Zure interesekoa izan daiteke
Sivera: "Bat gutxiagorekin egotea traba izan da"
Alaveseko atezainak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Levanteren aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-0).
Espiren azken uneko golek Alavesen lan ona zapuztu dute Levanten (2-0)
Babazorroak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, gola sartzeko aukera asko izan dituzte, baina Parada kaleratzeak eta Espiren bi golek punturik gabe utzi dituzte bisitariak.
Chacho Coudet, River Platen ustezko eskaintzari buruz: "Inor ez da nirekin komunikatu, ezta nire ordezkariarekin ere"
Chacho Coudet Alaveseko entrenatzaileak River Plate taldearen ustezko fitxaketaren zurrumurruei buruz hitz egin du prentsaurrekoan. Azaldu duenez, inork ez dio ezer galdetu, ez berari ezta haren ordezkariari ere. Halaber, biharko Levanteren aurkako partida nola ikusten duen aztertu du.
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Coudet: "Aurkariari begiratu arren, fokua gugan jarrita eduki behar dugu"
Alavesek Girona hartuko du astelehen honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. Babazorroen entrenatzailearen esanetan, oso partida zaila izango da, eta oso garrantzitsua izango da gauzak ondo egitea.
Tenaglia: "Guk astelehenean etxean hiru puntuak bildu behar ditugu, final bat da"
"Ezin dugu aukera gehiago alferrik galdu, aurkaria Girona izan arren", ohartarazi du atzelari argentinarrak. "Hiru partida oso garrantzitsu datozkigu; lehenengoa, astelehenean", gaineratu du.
Guevara: "Etxera burumakur goaz, gaur aukera oso garbia genuen irabazteko"
Ander Guevara Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida, Sevillaren aurka, 1-1 amaitu ondoren.
Alavesek bi puntu utzi ditu Sevillan (1-1)
Coudeten taldeak ez du aprobetxatu 15. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu izana. Epaileak, gainera, baliorik gabe utzi du Boyek sartutako gola, jokoz kanpoko polemikoa adierazita.