13. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek galdu egin du Huescan, eta agur esan dio bolada onari (1-0)

Machinen mutilek sei partida zeramatzaten lehiarik galdu gabe, baina Aragoiko taldearen denboraldiko lehen garaipenarekin egin dute topo.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Huesca – Alaves partidako laburpena eta gol guztiak

Huescak denboraldiko lehen garaipena lortu du Alavesi 1-0 irabazi eta gero, bigarren zatian sartutako gol bakarrarekin. Emaitza horrek hauspo handia eman dio Huescako taldeari, gehien behar zuen unean.

Bien bitartean, gaurko porrotak sailkapenaren goiko aldera hurbiltzeko zuen asmoa zapuztu dio Alavesi, sei jardunaldi jarraian galdu gabe eman ostean.

Partidako gol bakarraren egilea Javier Ontiveros izan da. Hala, 66. minutuan, Fernando Pachecok ezin izan du ezer egin aurrelari andaluziarraren jaurtiketa bikaina sare barrura ez sartzea ekiditeko.
Gola jaso ostean, Gasteizko taldeak sakatu egin du berdinketaren bila, baina ezin izan du etxekoen atea zulatu. Horrenbestez, aragoiarrak salbaziotik bi puntura geratu dira, eta Machinen mutilak, berriz, hamalaugarren postuan daude.

Fitxa teknikoa:

1 - Huesca: Alvaro Fernández; Maffeo, Pulido, Siovas, Javi Galán; Mikel Rico (Insua, 88. min), Mosquera, Borja García; Ferreiro (Juan Carlos, 88. min), Okazaki (Rafa Mir, 86. min) eta Ontiveros (Doumbia, 81. min).

0 - Alavés: Pacheco; Ximo Navarro (Aguirregabiria, 46. min), Laguardia (Tachi, 14. min), Ely, Duarte (Javi López, 75. min); Edgar (Borja Sáinz, 75. min), Jota Peleteiro, Tomás Pina, Rioja (Deyverson, 87. min); Joselu eta Lucas Pérez.

Gola: 1-0, 66. min: Ontiveros.

Epailea: Melero López. Txartel horiak: Miguel Angel Sánchez "Míchel" eta Ontiveros (Huesca); Duarte, Jota Peleteiro, Joselu eta Tachi (Alaves).

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X