Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Alavesek bi goleko abantaila galdu eta puntu bakarra eskuratu du (2-2)
Gasteiztarrek aurrea hartu dute lehen zatian Ximo Navarroren eta Lucas Perezen golen bidez, baina atsedenaren ostean Valentzia goitik behera nagusitu da
Florian Lejeune baloi baten lehian Uros Racic serbiarraren aurrean. Argazkia: EFE
Alavesek eta Valentziak bian berdindu dute (2-2) igande honetan Mendizorrotzan. Etxeko taldeak ez du jakin lehen zatian lortutako bi goleko aldea aprobetxatzen, eta, azkenerako, estu eta larri ibili da berdinketa defendatzeko, eta zeregin horretan berebiziko garrantzia izan du Fernando Pacheco atezain babazorroak.
Ximo Navarrok eta Lucas Perezek (penaltiz) aurretik jarri dute Gasteizko taldea lehen ordu laurdena bete aurretik, eta etxekoen hasiera bikaina lehen ordu erdira arte luzatu da. Gerora, baina, bigarren zatian, Javi Graciaren mutilak ideia argiagoekin zelairatu dira, batez ere Manu Vallejo eta Gonçalo Guedesen ekarpenari esker; izan ere, bi jokalari horiek aukera gehiago eskaini dizkiote Valentziaren jokoari.

Hala, partida azken 15 minutuetan sartzean zegoela, valentziarrak neurketa orekatzeko gai izan dira bost minutuko tartean, Vallejo eta Hugo Guillamonen golekin.
Graciarenak ez zuten berdinketarekin konformatu nahi, azken txanpan aukera argiak pilatu dituzte, baina Kevin Gameirok barkatu egin du Pachecoren aurrean, kontraeraso baten ostean. Horrez gain, etxekoen atezainak Vallejoren beste abagune nabarmen bat eragotzi du epaileak ezarritako 8 minutuko luzapenean. Aitzitk, ez da gol gehiagorik izan.

Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Pacheco, Ximo, Lejeune, Laguardia, Duarte; Jota (Manu García, 55. min), Battaglia, Pina, Rioja; Lucas Pérez (Borja Sainz, 72. min) eta Joselu (Guidetti, 72. min).
2 - Valentzia: Juame Doménech, Wass, Gabriel Paulista, Hugo Guillamón, Gayà (Lato, 94. min); Musah, Carlos Soler, Racic, Cheryshev (Manu Vallejo, 57. min), Kang In Lee (Guedes, 57. min) eta Gameiro.
Golak: 1-0, 3. min: Navarro. 2-0, 16. min: Lucas Pérez, penaltiz. 2-1, 73. min: Manu Vallejo. 2-2, 78. min: Guillamón.
Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak: Lejeune (Alaves); Guillamón (Valentzia).
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alaves Atletico baino gutxiago izan da Mendizorrotzan (1-2)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Sanchez Flores: “Partidan indarrez jarduten saiatuko gara, hasieratik”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Toni Martinez: “Hainbatetan utzi dugu atea hutsean denboraldi honetan eta beste behin utzi nahi dugu Atleticoren aurka”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ville Koski lesionatu egin da Finlandiako selekzioarekin
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alavesek porrot mingarria hartu du Espanyolen aurka azken minutuan galduta (1-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zer nahiago du Quique Sanchez Floresek, Kopako finala jokatzea ala Europara sailkatzea?
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alavesek galdu egin du Madril CFF taldearen aurka (1-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Protesoni: “Ezin dugu gure helburua mailari eustea dela ahaztu"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alavesek ezin izan du Bartzelona geldiarazi (0-6)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Sanchez Flores: “San Mamesen garaipen bat imajinatzea estimulu ikaragarria da"
Gehiago ikusi