Alaves galtzaile atera da Mallorcatik (1-0)
Alavesek 1 eta 0 galdu du Son Moixen, Juan Camilo “Chucho” Hernandezek egindako gol batekin. Emaitza honi esker, Mallorcak hiru porrotetako bolada txarra eten du.
Etxeko taldeak 15 minutu behar izan ditu Pachecoren inguruetara hurbiltzeko, Alavesen jokoa hobea eta eraginkorragoa izan delako.
Hala ere, Manolo Reinaren atean ez da arrisku handirik egon, eta bai Pachecorenean. Epaileak Lisandro Magallanek 28. minutuan egindako penaltia adierazi du, Ante Budimirren burukada eskuarekin aldendu duelako.
VAR laguntzaile teknikoak epailearen erabakia berretsi du eta Salva Sevillak jaurti du zigorra, baina Fernando Pacheco zuhur ibili da eta baloia kornerrera bidali du.
Bigarren zatiko lehen jokaldian, Lucas Perezek gola egiteko aukera argia izan du, baina jaurtiketa desbideratuta atera zaio.
53. minutuan Dani Rodriguezek gola egin du, baina VARetik balio gabe uztea erabaki dute “Cucho” Fernandezek baloia eskuarekin ukitu duelako. Dani Rodriguezi gol bat, VARaren bitartze, baliorik gabe uzten dioten bigarren aldia da, jarraian, aurreko jardunaldian Espanyolen aurka ere gauza bera gertatu ostean.
Partidako gol bakarra “Cucho” Hernandezek egin du, baloia buruarekin errematatuz Pachekok urrundutako baloi bat.
Mallorcak bigarren gola bilatu du partida erabakita uzteko, Alavesek atzean zuloak utzi dituela aprobetxatu nahian. Baina ez da gehiagorako denborarik izan eta hiru puntuak Mallorcan geratu dira.
Fitxa teknikoa
1 - Mallorca: Reina; Pozo (Sedlar, 83. min), Raíllo, Valjent, Lumor (Koutris, 27. min) ; Dani Rodríguez, Salva Sevilla, Baba, Febas (Kubo, 51. min); “Cucho” Hernández, Budimir.
0 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Magallán (Manu, 67. min), Duarte; Aleix Vidal (Martín, 76. min), Camarasa, Fejsa, Burke (Edgar, 57. min); Joselu, Lucas Pérez.
Golak: 1-0, 62. min: "Cucho" Hernández.
Zure interesekoa izan daiteke
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, F Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.
Owono atezainak Andorran jokatuko du, Alavesek salduta
Gasteizen ia hamarkada bat eman ondoren, nora 16 urterekin iritsi zen, atezain donostiarrak erronka berri bati ekin dio bere ibilbidean, Printzerriko taldearen eskutik.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.