Osasun-partea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maripan eta Ibai, min hartuta

Defentsa txiletarrak 1-2 graduko bihurritua du ezker hankako orkatilan. Euskal erdilariak, aldiz, distentsioa du eskuin hankako iskiotibialean.
Guillermo Maripan. Argazkia: EiTB
Maripan lesionatzen den unea Reala - Alaves partidan. Argazkia: EFE

Alaveseko jokalariak diren Guillermo Maripan eta Ibai Gomez lesionatu egin ziren Realaren aurka lortutako garaipenean (1-2), Zarautzen. Arabako taldeko osasun-parteak dioenez, Maripanek "1-2 graduko bihurritua du ezker hankako orkatilan" eta eboluzioaren zain geratzen da.

Ibai Gomezek, aldiz, "distentsioa du eskuin hankako iskiotibialean" eta erresonantzia magnetikoa egingo diote datozen 48 orduetan. Maripan eta Ibai ez dira min hartuta dauden jokalari bakarrak, Rodrigo Ely ere lesionatuta baitago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X