Ostegunean, 20:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaveseko ezohiko jokalariak arituko dira Nasticen aurka

Tarragonan lortutako aldearekin (0-3) jokatuko dute babazorroek Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partida, Mendizorrotzan.
alavés betis durmisi femenía efe

Alavesek Nastic hartuko du Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulikoan, ostegunean 20:00etan. Joanekoan alde handia lortu zuten babazorroek (0-3).

Mauricio Pellegrinok aukera emango die ezohiko jokalariei, baina "ahal den mailatik altuenean" jokatzea nahi du. Nasticek, bestalde, ez du markagailua iraultzea buruan, baina irudi ona eman nahi du Mendizorrotzan.

Alaveseko entrenatzaileak "taldearen heldutasuna erakusteko" aukera ezin hobea dela uste du, eta ordezkoak "Alavesek jokalari onak dituela" erakustera animatu ditu.

Babazorroek ez dute galdu azken bost partidetan, eta bukaera ona eman nahi diote urteari. Dani Torres, Alexis Ruano eta Ortola bezalako jokalariek aukera bat izango dute.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Alaves: Ortola; Vigaray, Alexis, Pantic, Raul Garcia; Krsticic, Dani Torres; Espinoza, Edgar, Katau; Christian Santos.

Gimnastic: Reina; Kakabade, Molina, Bouzon, Mossa; Zahíbo, Madinda; Lobato, Muñiz, Jose Carlos; Alex Lopez

los; Alex Lopez

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X