Astearte honetan, 20:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek tradizio handiko Espanyol hartuko du final-hamaseirenetan

Jiri Jarosik eta Rafa Garcia min hartuta jarraitzen dute eta ez dira neurketan izango eta Manu Garcia zalantza da oraindik.
Alaveseko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EITB

Alavesek astearte honetan hartuko du Espanyol Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Seguruenik, talde kataluniarreko zortzi titular ez dira zelairatuko, eta beraz, Alavesek ustekabean harrapatu nahi ditu.

Orain arte Kopan egindako ibilbide onaren ondorioz, Alavesek BBVA Ligako lehiakidea du denboraldi honetan eta hortaz, tradizio handiko talde honen aurrean itxura ona eman nahi du.

Alberto López, talde arabarraren entrenatzaileak ere, Ligan gutxien jokatzen duten jokalariei emango die aukera.

Jiri Jarosi eta Rafa Garciak min hartuta jarraitzen dute eta ez dira neurketan izango. Bestalde, Manu Garcia zalantza da oraindik ezker hankako izterrean hartutako kolpea dela eta.

Errege Kopako neurketak une onean harrapatu du Espanyol, izan ere, jokalariek sentsazio onak dituzte eta begirada Kopan dute jarrita, poztasun handiak eman baitizkio txapelketa honek taldeari; hain zuzen ere, lau titulu.

Alineazio posibleak:

Alaves: Goitia, Medina, Einar, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Sangalli, Juli, Tejera y Manu Barreiro o Despotovic.

Espanyol: Pau López; Javi López, Álvaro, Eric, Clerc; Álex, Abraham, Joan Jordán; Lucas Vázquez, Lanzarote y Stuani.

Epailea: Undiano Malleco

Zelaia: Mendizorrotza

Ordua: 20:00etan

 

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X