Cacereño-Alaves, Granada-Athletic, Eibar-Levante las Planas eta Osasuna-Betis, Erreginaren Kopan
Erreginaren Koparen hirugarren kanporaketako zozketa egin dute asteazken goizean, Madrilen. Fase honetako neurketak partida bakarrera jokatuko dituzte, azaroaren 7tik 9ra. Batetik, joan den denboraldian F Ligan azken zortzi postuetan geratu ziren taldeek hartu dute parte. Bestetik, bigarren kanporaketaren sailkatzea lortu duten zortzi klub ere zozketaren zakuan egon dira, tartean Eibar eta Osasuna.
Euskal taldeei dagokienez, Athletic, Alaves, Osasuna eta Eibar taldeek hartu dute parte; Reala, berriz, kanpo geratu da, iaz zortzigarren amaitu zuelako.
Honako hauek dira kanporaketak:
Eibar-Levante las Planas
Granada-Athletic
Cacereño-Alaves
Osasuna-Betis
Real Union de Tenerife-Sporting de Huelva
Oviedo-Alhama
Albacete-Vila-real
Juan Grande-Valentzia
Horrenbestez, Eibarrek eta Athleticek, biak ala biak F Ligakoak, eta Osasunak, 1. RFEFekoa bera, F Ligako aurkariak izango dituzte, hurrenez hurren Levante Las Planas, Granada eta Betis. 1. RFEFeko Alavesek, aldiz, bere mailako talde bat izango du aurkari, Cacereño hain zuzen ere. Eibarrek eta Osasunak etxeko talde gisa jokatuko dute, eta Athleticek eta Alavesek, ordea, etxetik kanpo bilatuko dute hurrengo kanporaketarako sailkatzea.