Futboleko beste lehiaketa batzuk
2024/02/22 - 00:41
Portok gol bateko aldea lortu du Arsenal aurkari (1-0); Napolik eta Bartzelonak berdindu egin dute (1-1)
Porto-Arsenal eta Napoli-Bartzelona neurketek itxi dituzte Txapeldunen Ligako final zortzirenetako joaneko partidak. Galenok sartu du Portoren gola, luzapenean, eta Lewandowskik eta Osimhenek egin dituzte Napolin ikusitakoak.
2024/02/21 - 11:03
PSV Eindhovenek eta Borussia Dortmundek bana berdindu dute eta Inter Milanek Atletico Madrili irabazi dio
Bi kanporaketak martxoaren 13an, 21:00etatik aurrera, jokatuko dituzten itzuliko neurketetan erabakiko dituzte. Asteazken honetan, fase honetan faltan diren bi partidak jokatuko dituzte: Oporto-Arsenal eta Bartzelona-Napoles.
2024/02/14 - 10:41
Manchester City sendo final laurdenetarako bidean, Copenhageri 1-3 irabazita
Batetik, egungo Txapeldunen Ligako irabazleak 1-3 irabazi zion Copenhageri Parken Stadiom zelaian; bestetik, Real Madrilen 0-1 hartu zuen mendean Leipzig, Alemanian.
2024/02/13 - 21:05
EITBk Atletico Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdiak emango ditu, zuzenean
ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dituzte, zuzenean, joaneko eta itzuliko partidak. Joaneko neurketak martxoaren 6an eta 7an jokatuko dituzte, eta itzulikoak, ordea, hurrengo astean, martxoaren 13an eta 14an.
2024/02/06 - 09:11
Albiste izango dira: Kopako finalerdia, Mallorca – Reala; nekazarien protestak, eta akordioa itunpekoetan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/05 - 19:53
Bilbon jokatuko den emakumezkoen Txapeldunen Ligako baloia aurkeztu dute
Txapelketako final laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira; eta finala maiatzaren 25ean izango da.
2024/01/26 - 19:25
Erregina Kopa: Athletic-Tenerife, otsailak 7, asteazkenez, eta Levante-Reala, 8an, ostegunez, biak 19:00etan
Final laurdenetako kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte.
2024/01/26 - 11:40
Jarraitu zuzenean Errege Kopako finalerdietako zozketa, eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera
Euskal derbia izan liteke finalaurrekoan. Bi partidako kanporaketa izango da; joanekoa otsailaren 6an, 7an edo 8an jokatuko dute, eta itzulikoa, aldiz, hilaren 27an, 28an edo 29an. Mallorca eta Atletico Madril dira sailkatuta dauden beste bi taldeak.
2024/01/17 - 15:55
Athleticen eta Alavesen arteko Errege Kopako partidaren laburpena
Athleticek Errege Kopako final laurdenetara pasatzea lortu zuen, Alaves 2-0 mendean hartuta. Asier Villalibrek egin zituen bi golak.
2024/01/07 - 18:49
Errege Kopako Amorebieta-Celta kanporaketako laburpena eta golak (2-4)
Jauregik eta Raycok sartu dituzte Amorebietaren golak; Celtarenak, berriz, Miguelek, Jailsonek eta Douvikasek (2). Bizkaiko taldea, hala, txapelketatik at gelditu da.
2024/01/07 - 15:28
Amorebieta Kopatik kanpo geratu da, Celtaren aurka galduta (2-4)
Zornotzarrak 2-1 irabazten izan dira atsedenaldian, baina galiziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.
2023/12/08 - 13:25
Sestao River eta Celtaren arteko Errege Kopako partidaren laburpena
Sestao River 2023-24 denboraldiko Errege Kopatik kanpo gelditu da ostegunean, Las Llanasen Celtaren aurka 1-2 galduta.
2023/12/08 - 01:56
Sestao Riverrek Celta estutu du Las Llanasen, baina 1-2 galdu du eta Kopatik kanpo gelditu da
Bizkaiko taldea ondo borrokatu da, eta 1-1ekoa izan du markagailuan, 74. minutuan Unai Nuñezek bere atean sartutako gol baten bidez, baina, handik lau minutura, Douvikasek bere bigarren gola egin du, penaltiz.
2023/12/07 - 16:48
Amorebietak aurrera egin du Kopan, Levante menderatuta; Tudelano eta Egues, Kopatik kanpo
Haritz Mujikaren gizonak 0-1 gailendu dira Ciutat de Valencia zelaian, Erasoren golari esker, eta final hamaseirenetarako sailkatzea eskuratu dute. Tudelanok 1-2 galdu du, luzapenean, Las Palmasen aurka, eta Eguesek ezin izan du Mallorcaren kontra (0-3).
2023/12/07 - 16:41
Tudelano eta Las Palmasen Errege Kopako partidaren laburpena
Tudelanok galdu egin zuen Las Palmasen kontra, 1-2, luzapenean. Hori dela eta, talde nafarra txapelketatik kanpo geratu da.
2023/12/07 - 16:30
Eguesek eta Mallorcak jokatutako Errege Kopako partidaren laburpena
Mallorcak 0-3 irabazi Tudelanori Errege Kopako bigarren kanporaketan.
2023/12/07 - 13:31
Amorebieta eta Levanteren Errege Kopako partidan laburpena
Haritz Mujikaren taldeak garaipena lortu du Ciutat de Valencian; hortaz, aurrera egingo dute txapelketan, Levante kanporatuta.
2023/12/02 - 20:21
Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak
Igande honetan Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak zozkatu dira Hanburgon. Lehiaketa ekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko da.
2023/11/09 - 01:27
Sestaok Gimnastica Segoviana gainditu du, luzapenean (3-4)
Sestaoarrek luzapena behar izan dute Segoviako taldea kanporatzeko, nahiz eta 1-3 aurretik joan eta jokalari bat gehiagorekin aritu 55. minututik. Hala ere, Jon Cabok luzapen horretan lortutako golak hurrengo kanporaketarako txartela eman die bizkaitarrei.
2023/11/02 - 17:03
Bertan behera utzi dute Gimnastica Segoviana-Sestao River Errege Kopako partida, haize bortitzagatik
Neurketa ostegun arratsaldean jokatu behar zen, 19:00etan, Segoviako La Albuera Udal Estadioan. Horrenbestez, partida datorren asteazkenera arte, azaroaren 8ra arte, atzeratu da.