Deschamps, Munduko Txapelketaren historian partida gehien zuzendu dituen entrenatzailea
Baionako hautatzaileak larunbatean utziko dio Frantziako hautatzaile izateari, 27. norgehiagoka zuzenduta, hirugarren posturako partidan.
Didier Deschamps, Espainiaren aurkako partidan. EFE
Didier Deschampsek, Frantziako selekzioko entrenatzaile lapurtarrak, Munduko Kopa batean partida gehien zuzendu dituen entrenatzailea izatea lortu du astearte honetan, nahiz eta Espainiaren kontrako partida galdu (0-2).
Deschampsek bere 26. partida zuzendu du Munduko Kopako azken fase batean, 1964 eta 1978 artean Alemaniako Errepublika Federaleko hautatzaile izan zen Helmut Schönek baino bat gehiago. Carlos Alberto Parreira brasildarra dago hirugarren lekuan, Brasil, Kuwait, Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia eta Hegoafrikarekin zuzendutako 23 partidekin. Munduko Txapelketako hirugarren postua lortzeko Frantziak larunbat honetan jokatuko duten neurketa (Ingalaterra edo Argentinaren kontra) izango da Deschampsen azkena, 27.a, alegia. Izan ere, ez du urdinen hautatzaile izaten segiko.
Jokalari garaian, Didier Deschamps munduko txapeldun izan zen 1998an Frantziako Txapelketan. Halaber, Eurokopa ere irabazi zuen, 2000. urtean. 2012az geroztik aritu da hautatzaile gisa, Frantziako selekzioaren historiako bigarren Munduko Txapelketa irabaztea lortu zuen Errusiako Munduko Txapelketako finalean, 2018an, Kroaziari 4-2 irabazita.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.