Ingalaterrak eta Argentinak Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Norvegia eta Suitza luzapenean gaindituta
Jude Bellinghamek, biko batekin, Ingalaterrak Norvegiaren aurka lortutako markagailua irauli du (1-2), eta Argentinak Suitza borrokalari bati irabazi dio (3-1) Julian Alvarezek eta Lautaro Martinezek egindako golei esker.
Argentinako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Ingalaterrak eta Argentinak 2026ko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute larunbat honetan, bi neurketa gogor luzapenean irabazita. Ingalaterrak 1-2 irabazi dio Norvegiari Jude Bellinghamen bi golei esker; Argentinak, berriz, 3-1 menderatu du Suitza, luzapeneko azken txanpan.
Miamiko Hard Rock Stadiumean, Norvegiak ezustean harrapatu du Ingalaterra faboritoa, hidratazio-etenaldiaren ondoren Andreas Schjelderupen gol ikusgarri batekin. Thomas Tuchelek zuzentzen duen taldeak atsedenaldiaren aurretik erreakzionatu du Bellinghamen berdinketarekin, Elliot Andersonek eta Anthony Gordonek hasitako ekintza kolektibo on bati amaiera emanez.
Atsedenaldiaren ostean, Ingalaterrak bere bertsiorik onena aurkitu gabe jarraitu du, eta Norvegiak berriro jarri ditu ingelesak soken kontra. Izan ere, Torbjorn Heggemen gol bat baliogabetu du VARak , Erling Haalandek falta bat egin eta gero.
Norgehiagoka penaltietara bideratuta zegoela zirudienean, Bellinghamek luzapenaren hasieran Orjan Nyland atezainak egindako akats bat aprobetxatu du 1-2koa sinatzeko, eta Ingalaterra finalerdietarako sailkatzeko.
Argentina izango du aurkari Ingalaterrak. Lionel Scaloniren taldeak asko sufritu du Suitzaren aurka, eta are gehiago Dan Ndoyek bigarren zatian berdinketa lortu duenean. Lehen zatian Alexis Mac Allisterrek buruz sartu du lehen gola, Lionel Messiren korner bikain baten ostean.
Partida erabat aldatu da Breel Embolo kanporatua izan zenean, VARak berrikusitako jokaldi polemiko baten ondoren. Gizon bat gehiagorekin, Argentinak erasoa areagotu du, baina Gregor Kobel atezainak aukera ugari zapuztu ditu.
Azkenean, 112. minutuan Julian Alvarezek area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batek hautsi du neurketa. Luzapeneko azken unean, Lautaro Martinezek aldaratze bat sare barrura bidali du 3-1ekoa egiteko.
Horrela, Ingalaterra eta Argentina izango dira finalerdietako protagonista nagusietako bi. Jude Bellingham sasoi bikainean eta Lionel Messi taldearen gidari direla, Munduko Txapelketako finalerako txartela izango dute jokoan.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.