Espainiak bere bigarren finala jokatuko du Munduko Txapelketa batean, Frantziari irabazi baitio (0-2)
Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako gol batek, 20. minutuan, eta Pedro Porrok jokaldian sartutako beste batek, 58. minutuan, Luis de la Fuenteren taldea sailkatu dute.
Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako gol batek, 20. minutuan, eta Pedro Porrok jokaldian sartutako beste batek, 58. minutuan, Espainia Munduko Txapelketako finalerako sailkatu dute, historian bigarrenez, Frantziari 0-2 irabazita.
Luis de la Fuenteren tadeak Frantziari festa nazionala zapuztu dio partida oso serio batekin. Espainiak, defentsa zorrotzarekin eta baloiaren jabetza gordez, talde frantziarraren akats urriak aprobetxatzen jakin du.
Lehenengo hanka-sartzea Didier Deschamps lapurtarraren taldeak 20. minutuan egin du, Lamine Yamalen lehen jokaldi garrantzitsuan. Ordura arte, ez da ia jokoan sartu, baina ederki irakurri du baloi bat area barruan, Lucas Dignek ez du Lamine ikusi, gaizki neurtu eta aurrelari kataluniarra hankan jo du. Mikel Oyarzabal eibartarrak asmatu egin du hamaika metroetatik, txapelketako bere bosgarren gola sartu eta taldea Metlife futbol-zelaira bidean jartzeko (22. min).
Zelaian hobeto jarrita, etengabeko laguntzekin eta erabakitasunez jokatuta, Espainiak indargabetu egin du Frantziako selekzioa, eta lehen zatian oso desitxuratua ibili da hori. Gainera, William Saliba atzelariak min hartu du. Bradley Barcolari jaurtiketa bat gora joan zaio, Frantziaren saiakera bakanetako batean, eta Dayot Upamecanok baloi bat moztu eta kontrako bigarren gola saihestu du, Lamine eta Dani Olmoren jokaldi bikain baten ondoren.
Atsedenaldiak ez du Frantzia susperrarazi, ezta Manu Kone zelairatzeak ere, baloia gehiago izateko asmoz, ezta Barcolaren aldaketak ere, Desire Doueren ordez.
Aitzitik, defentsan beste akats batek aukera eman dio Pedro Porrori Maignanen aurrean bakarrik jartzeko, Dani Olmorekin hormarena egin ondoren. Extremadurako jokalariak Maignan gainditu du, eta markagailuan aldea areagotu.
Frantziak ez du ez kemenik ez grinik izan markagailua iraultzeko, eta Mbappe jokoan gehiago sartu den arren, ez du inoiz emaitza estutzeko gaitasunik izan. Unai Simonen irteera txar batek baloia Doueren oinetan utzi du atea hutsik zegoela, baina PSGko aurrelariak atezain arabarraren gorputzera bidali du baloia.
De la Fuentek taldea saritu du, Ferran, Mikel Merino, Pedri, Nico, Llorente... berdeguneratu baititu, eta guztiek minutuak izan dituzte zelai gainean sailkapena ospatzeko, Frantziari festa nazionala zapuzteko. Mbappek, bere onetik aterata, Unai Simoni ukondokada itsusia eman dio azken minutuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.