Suitzak eta Qatarrek 1-1 berdindu dute, Brasilek eta Marokok gauza bera egin dute (1-1), Eskoziak 0-1 garaitu du Haiti, eta Australiak 2-0 Turkia
Ostegunean hasi zen 2026ko Munduko Futbol Txapelketako hasierako faseak partida parekatuak eta ezustekoak izan ditu orain arte. Qatarrek puntu bat lortu du Suitzaren aurka luzapenean (1-1), Brasilek eta Marokok berdinketa lortu dute (1-1), Eskoziak garaipen estua lortu du Haitiren aurka (0-1) eta Australiak ezustekoa eman du Turkia 2-0 garaituta.
Suitzak eta Qatarrek 1-1 berdindu dute B multzoan
Suitzak eskuetan izan du garaipena, baina Qatarrek puntu bat lortu du luzapenean. Europako selekzioa Breel Embolok gauzatutako penaltiari esker jarri da markagailuan aurretik, Mahmoud Abunada atezainak Remo Freulerri area barruan falta egin ondoren.
Partida kontrolpean zuela zirudienean, Suitzak ezin izan du emaitza itxi eta Qatarrek gola egin du partidaren azken txanpan. Boualem Khoukhi agertu da Homam El-Aminek ezker hegaletik egin duen erdiraketa errematatuta 1-1ekoa egiteko.
Brasilek eta Marokok 1-1 berdindu dute C multzoko partida
Brasilek ezin izan du Maroko oso ordenatu eta lehiakorra menderatu. Afrikako taldea 21. minutuan aurreratu da markagailuan Ismael Saibariren golari esker, Brahim Diazen asistentzia bikaina jaso ondoren.
Atsedenaldira heldu aurretik, Vinicius Juniorrek jokaldi bikaina egin du, jaurtiketa batekin markagailua parekatzeko (1-1). Bigarren zatian, Brasil garaipenaren bila abiatu da, baina Marokok ondo eutsi dio defentsan.
Eskoziak 1-0 garaitu du Haiti C Multzoan
Eskoziak garaipen historikoa lortu du Haitiren aurka, 36 urte geroago Munduko Kopan berriro irabazita. Partida parekatua izan da, baina John McGinnen golak erabaki du neurketa, 28. minutuan, areako jokaldi nahasi batean.
Haitik erritmoa handitu eta presioa egin du bigarren zatian, baina Eskoziako defentsa sendoak ez dio aukerarik eman eta garaipena lortu du azkenean.
Australiak 2-0 irabazi du Turkiaren aurka D multzoan
Australiak ezustekoa eman du Turkiaren aurka, eraginkortasunari esker partida bere alde jarriz. Nestory Irankundak ireki du markagailua, erasoko trantsizio azkar batean, ondo egindako kontraerasoa aprobetxatuz.
Bigarren zatian, Connor Metcalfek partida erabakita utzi du area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
AEBk 4-1 garaitu du Paraguai, eta Kanadak eta Bosnia-Herzegovinak 1-1 berdindu dute
Etxeko selekzioek hasiera ezberdina izan dute 2026ko Munduko Kopan. AEBk 4-1 garaitu du Paraguai Los Angelesen, SoFi Stadiumean, lehen zatian erakustaldia emanda. Kanadak, bere aldetik, ezin izan du garaipena lortu bere zaleen aurrean, baina puntu bat eskuratu du Bosnia-Herzegovinaren aurka (1-1).
Hego Koreak markagailua irauli du Txekiaren aurka, lehen hiru puntuak eskuratzeko (2-1)
Asiako taldeak erreakzionatu egin du lehen gola jaso ostean, eta 2-1 irabazi dio Txekiari Guadalajaran. Hwang Inbeomek eta Oh Hyeong Gyuk Hego Koreako jokalariek markagailua irauli dute Ladislav Krejciren hasierako golaren ostean.
Mexikok Hegoafrika garaitu du txapelketako lehen neurketan
Mexikarrek 2-0 irabazi diete afrikarrei estreinakoan, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, hasiera-hasieratik amaierara arte nagusi izan diren norgehiagokan.
AEBk betoa jarritako epaile somaliarrak zuzenduko du Europako Superkopa
Omar Abdulkadir Artanek zuzenduko du PSG eta Aston Villaren arteko lehia, Munduko Futbol Txapelketan parte hartzea ukatua izan osetan
Adi Munduko Txapelketan ibiliko diren euskal jokalari hauei
Espainiarekin Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams arituko dira, eta Ghanarekin, Iñaki Williams.
Azteca futbol-zelaiak hartuko du estreinakoa, eta Argentinak berriro loria nahi du, baina txapeldungaien zerrenda luzea da
Cristiano Ronaldoren Portugal, Espainia Europako txapelduna, Kylian Mbapperen Frantzia, munduko txapeldunorde Brasil, Alemania eta Ingalaterra daude Leo Messiren Argentinari garaikurra kentzeko hautagai nagusien artean.
AEBk ez dio Somaliako epaile bati herrialdera sartzen utzi, eta irandarrek sarrerak erostea eragozten ari da
Omar Abdulkadir Artanek izan behar zuen Munduko Txapelketaren historian neurketa bat zuzentzen zuen lehen somaliarra. Irango Futbol Federazioak salatu du Washingtonek, FIFAren arauen arabera, dagozkion sarrerak atzera bota dituela.
Eriksen ondo dago, alta jasotzeko zain
Christian Eriksen Danimarkako futbolariak hobera egin du Ukrainaren aurkako lagunarteko partidan izandako ezustekoaren ostean.