AEBk 4-1 garaitu du Paraguai, eta Kanadak eta Bosnia-Herzegovinak 1-1 berdindu dute
Etxeko selekzioek hasiera ezberdina izan dute 2026ko Munduko Kopan. AEBk 4-1 garaitu du Paraguai Los Angelesen, SoFi Stadiumean, lehen zatian erakustaldia emanda. Kanadak, bere aldetik, ezin izan du garaipena lortu bere zaleen aurrean, baina puntu bat eskuratu du Bosnia-Herzegovinaren aurka (1-1).
AEBko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
AEB vs Paraguai: erakustaldia debutean (4-1)
AEBk indarrez ekin dio Munduko Kopari. Mauricio Pochettinoren taldeak intentsitate handia erakutsi du hasieratik, eta baloiaren jabetza kontrolatu du, erasoan joko azkarra eta arriskutsua eginez.
Damian Bobadilla jokalari paraguaitarrak 7. minutuan bere atean sartutako gol goiztiarrak oreka hautsi du.
Christian Pulisic izan da partidako protagonista nagusietako bat, bere taldearen erasoko jokoa gidatuz. Folarin Balogunek 2 gol sartu ditu lehen zati ikusgarrian, eta partida ia erabakita utzi du.
Hala ere, areara bidalitako baloi batean, Mauriciok 3-1ekoa egin du 73. minutuan.
Luzapenean, Giovanni Reynak ginga jarri dio partidari 4-1ekoa eginez jaurtiketa bikain baten bidez.
16 urteko etenaldiaren ostean Munduko Kopa jokatzeko txartela lortu eta gero, Paraguai ez da gai izan etxeko taldearen erritmoari eusteko. Bigarren zatian hobeto aritu bada ere, AEBk kontrolpean izan du partida, eta hasiera sendoa eman dio txapelketari.
Kanada vs Bosnia-Herzegovina: emozioa eta berdinketa (1-1)
Kanadak ezin izan du garaipena lortu munduko txapelketa honetan etxean jokatu duen lehen partidan, baina berdinketa baliotsua lortu du Bosnia-Herzegovinaren aurka Torontoko estadioan.
Kanadako taldea partidaren zati handi batean nagusi izan da eta abaguneak sortu ditu, baina arazoak izan ditu berriro ate aurrean jokaldiak amaitzeko. Bosnia-Herzegovinak geldikako jokaldi bat baliatu du Jovo Lukicen golarekin aurrea hartzeko (0-1).
79. minutuan, Cyle Larinek lehia parekatu, eta behin betiko emaitza jarri du markagailuan (1-1). Kanadak etxean inoiz jokatu duen munduko txapelketa batean sartu duen lehen gola egin du horrela.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Hego Koreak markagailua irauli du Txekiaren aurka, lehen hiru puntuak eskuratzeko (2-1)
Asiako taldeak erreakzionatu egin du lehen gola jaso ostean, eta 2-1 irabazi dio Txekiari Guadalajaran. Hwang Inbeomek eta Oh Hyeong Gyuk Hego Koreako jokalariek markagailua irauli dute Ladislav Krejciren hasierako golaren ostean.
Mexikok Hegoafrika garaitu du txapelketako lehen neurketan
Mexikarrek 2-0 irabazi diete afrikarrei estreinakoan, Julian Quiñonesen eta Raul Jimenezen golei esker, hasiera-hasieratik amaierara arte nagusi izan diren norgehiagokan.
AEBk betoa jarritako epaile somaliarrak zuzenduko du Europako Superkopa
Omar Abdulkadir Artanek zuzenduko du PSG eta Aston Villaren arteko lehia, Munduko Futbol Txapelketan parte hartzea ukatua izan osetan
Adi Munduko Txapelketan ibiliko diren euskal jokalari hauei
Espainiarekin Unai Simon, Martin Zubimendi, Mikel Merino, Mikel Oyarzabal eta Nico Williams arituko dira, eta Ghanarekin, Iñaki Williams.
Azteca futbol-zelaiak hartuko du estreinakoa, eta Argentinak berriro loria nahi du, baina txapeldungaien zerrenda luzea da
Cristiano Ronaldoren Portugal, Espainia Europako txapelduna, Kylian Mbapperen Frantzia, munduko txapeldunorde Brasil, Alemania eta Ingalaterra daude Leo Messiren Argentinari garaikurra kentzeko hautagai nagusien artean.
AEBk ez dio Somaliako epaile bati herrialdera sartzen utzi, eta irandarrek sarrerak erostea eragozten ari da
Omar Abdulkadir Artanek izan behar zuen Munduko Txapelketaren historian neurketa bat zuzentzen zuen lehen somaliarra. Irango Futbol Federazioak salatu du Washingtonek, FIFAren arauen arabera, dagozkion sarrerak atzera bota dituela.
Eriksen ondo dago, alta jasotzeko zain
Christian Eriksen Danimarkako futbolariak hobera egin du Ukrainaren aurkako lagunarteko partidan izandako ezustekoaren ostean.
PSGk bigarrenez irabazi du Txapeldunen Liga, Arsenal penaltietan menderatuta
Partidak luzapena behar izan du, eta penaltietan erabaki da (4-3). Gabriel Magalhaesek huts egin du azken penalti erabakigarria, eta, ondorioz, PSGk lortu du garaipena eta eskuratu du kopa.