Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik

Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.

Los jugadores de la Real sobre el césped de Anoeta
Errege Kopako bederatzigarren finala izango da Realarentzat.

Realak eta Atletico Madrilek 2025-26 Errege Kopako finala jokatuko dute datorren apirilaren 18an, 21:00etatik aurrera, Sevillan, La Cartuja futbol-zelaian. Elkarren aurka jokatuko duten Kopako bigarren finala izango da. Orain arte, behin izan dira aurrez aurre halako lehia batean, 1986-87 denboraldian, hain zuzen ere. Reala izan zen nagusi, bigarren Errege Kopa lortuta.

1987ko ekainaren 27an jokatu zuten final hura, La Romaredan (Zaragoza). John Toshackek entrenatzen zuen taldeak penaltietan garaitu zuten Atletico Madril (6-4). Norgehiagoka hartan, Madrilgo taldeak bi aldiz berdindu behar izan zuen markagailua partidan zehar.

Sevillako final hau bederatzigarrena izango da Matarazzoren gizonentzat, eta laugarren aldiz irabaz dezake Kopa. Azken aldiz han altxa zuten garaikurra.

Atletico Madrilek, ostera, 2012-13 sasoian jokatu zuen azkenekoz Kopako finala, orain dela 13 urte. Real Madril menderatu zuen egun hartan, Santiago Bernabeu futbol-zelaian. Apirilaren 18koa 20. finala izango da Simeoneren taldearentzat. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X