Senegal, Afrika Kopako txapeldun, Marokoren aurkako final gorabeheratsuan
Partidako azken minutuetan, polemika izan zen nagusi. Batetik, epaileak gol bat baliogabetu zion Senegali; bestetik, luzapenean Marokoren alde izandako penaltiak senegaldarren protestak eragin zituen, eta zelaia utzi zuten.
Senegaleko selekzioak bigarren aldiz irabazi du Afrika Kopa, igande honetan Maroko 1-0 mendean hartu du eta. Pape Gueyek egin du garaipenaren gola, luzapenean.
2021ean nagusi izan ostean, Senegalek eskuratu du garaikurra, amaiera korapilatsua izan zuen norgehiagokan. Brahimek penaltia behartu du, eta senegaldarraren amorrua eragin. Horren ondorioz, zelaia utzi zuten.
Tentsio uneak bizi ostean, finala berriz jarri zen martxan, eta Brahimek penaltia huts egin du, Panenka erara jaurtita. Lau minutura, Pape Guayek Senegali kopa eman dion gola sartu du.
-Fitxa teknikoa:
1 - Senegal: Edouard Mendy; Antoine Mendy (Abdoulaye Seck, 77. min), Mamadou Sarr, Moussa Niakhate, Malick Diouf (Ismail Jakobs, 106. min); Lamine Camara (Ismaila Sarr, 77. min), Idrissa Gana Gueye, Pape Gueye; Ilmman Ndiaye (Ibrahim Mbaye, 77. min), Sadio Mane eta Nicolas Jackson (Cherif Ndiaye, 93. min).
0 - Maroko: Bono; Achraf Hakimi, Nayef Aguerd, Adam Masina (Jawad El Yamiq, 89. min), Noussair Mazraoui (Igmane Hamza, 98. min); Bilal El Khannous (Oussama Targhalline, 80. min), Neil El Aynaoui, Ismael Saibari (Anass Salah Eddine, 94. min); Brahim Diaz (Ilias Akhomach, 98. min), Abde Ezzalzouli eta Ayoub El Kaabi (Youssef En-Nesyri, 80. min).
Gola: 1-0, 94. min: Pape Gueye.