48 selekzio, 4 ontzi eta Trump, 2026ko Munduko Txapelketaren zozketaren ikuskizuna
Mexiko, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan jokatuko den munduko txapelketaren zozketa bihar eginen da, Washingtonen, bertako 12:00etan (18:00 Euskal Herrian). Lau ontzi ezberdinetan banatuko dira 48 selekzioak eta bertatik aterako dira 12 multzoak. Oraindik sei plaza zehazteko falta diren arren, hauek martxoan jokatuko den berraukeran zehaztuko dira.
Ontzi horiek FIFA Rankingaren arabera ordenatuak izan dira, salbuespen batzuk izan ezik, adibidez, txapelketaren hiru anfitrioiak lehenengo ontzian sartuko dira FIFA sailkapenean daukaten postua alde batera utzita. Berdina gertatuko da berraukeraren bitartez sailkatzen diren selekzioekin, azkeneko hauek laugarren ontzian sartuko dira.
Hiru anfitrioiak (Mexiko, Kanada eta AEB) A, B eta D multzoen buru izanen dira, horrela bakoitzak bere lurraldean jokatuko duela ziurtatu ahal izateko, gainera, Mexikok irekiera-partida jokatuko du Mexiko Hirian.
Beste alde batetik, Espainia eta Argentina koadroaren kontrako aldeetan kokatuko dira, bi selekzioak elkarren artean jokatzeko aukera bakarra finala izan dadin, biak FIFA Rankingaren lehenengo postuetan daudelakoz. Berdina gertatuko da Frantzia eta Ingalaterrarekin, izan ere, horiek hirugarren eta laugarren postuan daude hurrenez hurren.
Zozketak kirolari ospetsuen presentzia izanen du, horien artean, Tom Brady, Shaquile O´Neal edo Wane Gretzky. Gainera, hiru anfitrioien mandatariak egonen dira bertan; Claudia Sheinbaum, Mark Carney eta Donald Trump. Amaitzeko, ekitaldia aprobetxatuz, Infantinok FIFAren bake saria banatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan
H Multzoak Miami, Atlanta eta Houstonen (AEB) eta Guadalajaran (Mexiko) jokatuko ditu bere partidak.
Iñaki Recio, Portugaleteko jokalaria: ''Pozik goaz, jendeak gozatu egin du eta guk ere bai''
Alavesek 0-3 irabazi du Portugaleteren aurka, eta Errege Kopako final-hamaseirenetara igaro da. Bi taldeetako protagonistekin egon gara lehen erreakzioak ikusteko. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bilbao, Portugaleteko entrenatzailea: ''Biharko partida jokatzeko ilusioz gainezka eta irrikitan gaude''
"Partida oso zaila izango da, aurrean izango dugun taldea lehen mailakoa delako, baina seguru nago gauzak ondo egiten baldin baditugu neurketan zehar gure aukerak izango ditugula", onartu du Portugaleteko prestatzaileak.
Hauek dira 2026ko Munduko Txapelketako bigarren aukerako kanporaketak
Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadan jokatuko den 2026ko Munduko Txapelketan sailkatzeko bigarren aukeraren kanporaketak martxoaren 26 eta 31ren artean jokatuko dira, Europakoak; beste kontinenteetakoak, 23 eta 31ren artean.
Hauek dira jada 2026ko Munduko futbol Txapelketarako sailkatu diren selekzioak
Guztira, 42 selekziok lortu dute 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzea. Oraindik, sei postu esleitu gabe daude.
Sevillako Cartujak Kopako finala hartuko du gutxienez beste hiru denboraldiz, 2026tik 2028ra
Hala erabaki du Sevillako hotel batean bildu den Espainiako Futbol Federazioko zuzendaritza batzordeak. Cartujak Kopako finala hartuko du apirilean, zazpigarren aldiz jarraian. 2017-2018 denboralditik finalaren egoitza da.
Honela jaso dute Portugaleteko jokalariek Errege Kopan Alavesen aurka jokatuko dutela
Portugaletek Alaves izango du aurkari Errege Kopako hurrengo kanporaketan, asteartean egindako zozketak zehaztu duenez. Taldeak zuzenean jarraitu du emanaldia, eta pozik azaldu da, emaitzaren berri izanda.
Eguesibarrek ezin izan du Andorraren aurka (1-5), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Ibai Gomezek entrenatzen duen eta Hypermotion Ligan dabilen Andorrak bi gol sartu ditu lehen zatian, eta bigarren zatian aldea handitu du. Hasier Iriartek, penaltiz, 70. minutuan, Eguesibarren gola sartu du.