Multzoen fasea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ajax eta Inter, Txapeldunen Ligatik at

Liverpool, Valentzia, Leipzig taldeek bat egin dute Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus eta Paris Saint-Germainekin eta multzo-buru izango dira zozketan.
Lautaro, Interreko jokalaria
Lautaro, Interreko jokalaria. EFE

Liverpoolek, egungo Champions Leagueko txapeldunak, final-zortzirenetarako sailkapena lortu zuen Salzburgori 0-2 irabazia multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldian.

Valentziak eta Leipzigek ere azken partida behar izan zuten txartela eskuratzeko eta izen handiko Ajaxek eta Interrek agur esan diote jada txapelketari.

Beraz, multzoetan lehen postua lortu duten taldeak honako hauek dira: Liverpool, Valentzia, Leipzig, Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus eta Paris Saint-Germain.

Multzoko bigarrenak, aldiz, Real Madril, Tottenham, Napoles, Chelsea, Borussia Dortmund eta O. Lyon,  eta oraindik beste bi talde falta dira sailkapena erdiesteko; final-zortzirenen zozketa datorren astelehenean egingo da.

Europa Liga jokatuko dute, multzoko hirugarren geratu eta gero, Salzburgok, Ajaxek, Interrek eta Benficak.

6. JARDUNALDIA

Ajax 0 - 1 Valentzia

Benfica 3 - 0 Zenit 

Chelsea 2 - 1 Lille

Dortmund 2 - 1 Slavia Praga

Inter 1 - 2 Bartzelona

Lyon 2 - 2 RB Leipzig

Napoles 4 - 0 Genk

Salzburgo 0 - 2 Liverpool

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X